viernes, 18 de julio de 2014

Ziztadak (58): Uztailaren 18az, Elizaz, damuaz eta barkamenaz


Josefina Lambertok (Larraga, 1929) 7 urte zituen bere aita Vicente eta 14 urteko ahizpa Maravillas eraman eta fusilatu zituztenean. Gero moja sartu zen.
-          Bai, baina asko damutzen naiz nire bizitzako berrogeita sei urte eta nire osasuna bizimodu hari eman izanaz. Komentuan sartzean ez nekien hori, baina esklaboak behar zituzten, ez mojak. Pakistanen, Iruñean eta Madrilen aritu nintzen lanean. Pakistanen malaria pasatu behar izan nuen, eta erdi abandonatua ninduten. Iruñean ere neskame lanak egiten nituen. Komentuan lan egitea galgarri handia izan da niretzat; hasieratik gutxiesteaz gain, haientzat ez nintzen pertsona, esklabo zikin bat baizik.
Franco hil zenean, gure aitaren bila joateko baimena eman ziguten, eta ni ere joan nintzen. Mojek debekatu egin zidaten bilaketan parte hartzea, eta, zigor modura, Madrilera eraman ninduten. Hamabi urteren ostean, handik ateratzea eta behingoz ni neu izatea erabaki nuen, ez inoren neskame. Mojek hondoratuta ikusi nahi ninduten, baina ez nien plazer hori eman, ezta emango ere. Egia da izugarri sufritu dudala, baina sufrimendu horrek indartsuagoa egin nau.
85 urteko emakume ausarta honi esker, Vicentek eta Maravillasek lortu egin dute gainditzea Diktadurak eta ondorengo erregimen politikoak ezarritako zorigaiztoko ahanztura prozesu luzea.
-          Mojei ez diet inoiz barkatuko.



* Aurreko Ziztada / Ziztada anterior:
     -  "Aprovechategui"




No hay comentarios: