lunes, 18 de agosto de 2014

Diario de ARROTXAPE[a]ko Egunkaria (59)

Gaur, 23:00etan, oheratzean azken galdera hau luzatu dit Oihanak:

- Aita, Espainia al da hau?
- Ez, potxola, gu nafarrak gara, euskaldunak.
- Bada, nire gelako batzuek diote Espainia dela, espainolak direla. Zergatik?
- Bai, hemen badira espainolak, ez dakit espainolak diren, baina espainol sentitzen dira, eta espainol izan nahi dute. Batzuk etorri berriak direlako, beste batzuk espainolekin bat egin dutelako, eta beste batzuk ahaztu egin dutelako nafarrak direla, ahaztu baino, ahaztu arazi dituztelako nafarrak zirela, nafarrak direla.
- Eta, gu ere espainolak izanen gara?
- Ez, potxola, espainol bihurtuz gero, ez baikara izango. Gu nafarrak gara, euskaldunak, ez ahaztu inoiz.
- Ados, aita, gabon!
- Gabon, potxolak, maite zaituztet!




* Azken sarrera / última entrada:

No hay comentarios: