martes, 23 de septiembre de 2014

Homenaje a Nestor Basterretxea en Iruñea

      Ayer Nafarroa Bizirik, Orreaga Fundazioa, Kaskallueta Elkartea, Nafarroako Harriak, Nabarralde, Eusko Kultur Fundazioa, Ikastolas y distintas personalidades de la cultura navarra ofrecieron un sentido homenaje a Nestor Basterretxea, artista vasco fallecido el pasado mes de julio. A continuación recogemos mi intervención en el acto, y la lámina que Xabier Morras realizó expresamente para la ocasión.

Nestor Basterretxea, Nafarroa Bizirik

Egilea: Xabier Morras
Uztailean joan egin zitzaigun Nestor Basterretxea, artista eta langile finoa, herrikidea eta laguna, nafar zintzoa. Badirudi, ordea, ez dela betiko  joan, hemen baitago bestelako nafar horien gune izan den jauregi hau garbitzen, duintzen, askatzen. Gaur, ekimen xume honen bidez, Nestor Basterretxeak, Pedro Marixalak, Jasotar eta Azpilkuetarrok berreskuratu egin dugu Nafarroari muzin egin eta Espainiarekin bat egin zuten Luis Beaumont eta gainontzeko Leringo Konteek zein Albako Dukeek eraikitako Kondestablearen Jauregi hau. Mendeetan Albako etxeko zein Apezpiku-egoitza izan den honetan, gaur Nafarroa maite eta bere askatasunaren alde egin duten gune bihurtu dugu. Nafar xume eta zintzoak maite baititugu, espainiar enperadoreek izendatutako Kondestableak baino. Honetan, Madrilera begiratzeari utzi eta, begiak itxita, bizirik dirauen Nafarroaren taupadak entzun eta sentitu nahi ditugu.
Nos ha dejado Nestor Basterretxea, artista implicado activamente con este pueblo durante toda su trayectoria vital. Han pasado ya dos años desde aquella eclosión del 16 de junio de 2012, culminación de un sinfín de dinámicas generadas en torno al Vº Centenario de la conquista de Navarra. Sin duda, una de las experiencias más hermosas y gratificantes que he tenido la suerte y el privilegio de compartir y protagonizar con muchísimas otras personas, grupos y colectivos de estas tierras. Conocer personalmente a Nestor ha sido una de esas experiencias donde las palabras siempre terminan por quedarse cortas. Nestor nos abrió las puertas de su casa, de su taller y de su corazón. Siempre cerca de ese gran amor que era Maria Isabel. Con miedo a cerrar los ojos para siempre, en un taller donde la luz alumbraba miedos y sombras. Nestor plasmó su amor por Nafarroa, magistralmente, en su obra "Neguaren ostean... ernatu da zuhaitza", un grabado que refleja esta Navarra consiente de sí misma, empeñada en recuperar día a día una soberanía arrebatada ya hace demasiado tiempo.
Nestorrek irudia jarri zion Historian eta Memorian murgiltzen zen herri mugimendu anitz eta zabal horri. 2012ko martxoan izandako aurkezpenean, Nestorrek berak azaldu zigun bere ekarpenaren zergatia:
- "Puedo aseguraros que somos muchos los que en Vizcaya, Álava y Guipúzcoa os consideramos nuestros hermanos mayores. Por lo tanto, cómo no apoyaros en cualquier gesto que hagáis a favor de esa navarridad histórica y del euskera. Un gesto que tiene un riesgo, como todos los gestos valientes y políticos [...] Me han metido, y yo encantado, en una aventura realmente patriótica [...] Os felicito por vuestro empeño y trabajo, porque creo que esta es un batalla intelectual y política que vamos a ganar".
   Concluyeron los actos del Vº Centenario, no así el trabajo de la Iniciativa Nafarroa Bizirik y, además, había echado a andar un nuevo y ambicioso proyecto, Enneco: Haritzaren memoria. Nestor Basterretxea continúo colaborando en ambas dinámicas, con diseños para la Iniciativa, y una nueva obra de arte para financiar ese espacio de la memoria situado en Etxarri-Aranatz: la escultura "Enneco".
   Iaz egindako aurkezpenean, Fundazioaren izenean, gure poza adierazi nuen, beste behin ere, artearen munduaren eta herri mugimenduen aldarrikapenek bat egin zutelako. Diktadura frankistan gauzatutako “Amalur” auzolan nazional erraldoi hura gogoan, Ennecorekin Nestor Basterretxeak bat egiten du askatasuna maite eta amets egiten duen Nafarroarekin. “Anai-arreba nagusioi” eskainitako azken ondarea, gure arbaso baskoiak bizi ziren bihotzean berean bizi, maite eta sufritzen garenoi eskainitakoa:
- "Navarra es la madre. Por eso os dan más palos que a nadie, porque habéis sido los primeros, los originales, los primeros que tuvisteis conciencia de ser vascos".
   Amalur, Neguaren ostean ernatu da zuhaitza eta Enneco lanak bitarteko politak bezain eraginkorrak izan dira eta badira herri honi ezarri nahi zaizkion lege arrotzei aurre egiteko.
   La mejor forma que tenemos de agradecer tu apoyo es nuestro compromiso de no olvidar nunca quienes somos, para poder llegar a ser un día mujeres y hombres libres en un país libre. Nestor, bihotzez, mila esker!

Patxi Abasolo Lopez
Nafarroa Bizirik Fundazioko lehendakaria
Iruñea, 2014ko irailaren 22an


No hay comentarios: