lunes, 24 de noviembre de 2014

Diario de ARROTXAPE[a]ko Egunkaria (65)

Bernardino Tirapuko etxebizitza kizkalita
   Hau aste burua! 48 ordu azterketak zuzentzen, boligrafo gorria agortuta, ikasleekin egunez eta gauez. Bazetorkidan, behin baino gehiagotan, Barrikadaren abesti baten esaldia: "¡No sé qué hacer contigo, estoy perdido!", en fin, zer egingo diogu, horrelakoa da bizitza (azken hau Negu Gorriak-en kanta), ezta? Gorria ezinbestekoa, aurrera egin ahal izateko, mugak bezalakoak, gainditzeko dira, ikasteko. Espero dut berriro ez topatzea horrelako ikasle-aztarnak mahai gainean: apunteak, guraizeak eta zatitxoa falta zitzaion orrialde bat. Ikasle maitagarri hori, ez ahaztu inoiz, ikasle zintzoek kopiatu ez, eta kopiatuz gero, harrapatu ez!.
   Tira, bada, zertan ari gara Arrotxapean? Astearte batean, azaroaren 14an, Carlos Giraldo auzokidea Alde Zaharrera hurbildu zen bueltatxo bat ematera. Yoldi hotelean sartu, komunera hurbildu, eta hara non, beste norbaitek galdutako 1.000 €rekin egin zuen topo. Hartu eta itzuli, ti-ta batean. Carlosek berak dioenez, "no dudé en hacer lo correcto y lo más lógico". Logikoa ere bada Oihana alabak guri maiz ikustarazten saiatzen dena. Bai, askotan helduen arteko elkarrizketatan sartu nahian, arrotz egiten zaiona argitzen eskatzen, eta maiz erantzun bera: "lasai, ez duzu ulertuko, helduon gauzak dira hauek". Ondoren erantzun bera datorkigu: "Eta gero zuek txikion gauzak jakin nahi, ezta?" Arrazoirik ez zaio falta, ez.
   Azaroaren 15ean, igandeko ordu txikietan, 3,15ean, sua hartu zuen Bernardino Tirapuko 75 zenbakiko etxebizitzak. Suhiltzaileek 5 ordu behar izan zuten sua amatatzeko.
Ijitoen Herriaren bandera
   Ostiralean, azaroaren 21ean, hurbildu nintzen ijitoen integrazioaren alde aritzen den elkarte batek antolatutako ekitaldi batera. Ezin sinestu aurrean nuena: Gobernuko bazterketa sozialaren aurkako teknikaria "zuek" eta "guk" ahoan, Hezkuntzako kontseilari Iribas jauna berean sakontzen (eta erromanieraz agurtzen!!!), enpresario batek Wally bila jokua bukatu egin dela eta ijito gazteek lehiakorren artean lehiakorrenak izan behar dutela (egun espainiar estatuan % 60k ez du DBH bukatzen!!), payoak gitarra jotzen ijitoak musikari ezinhobeak badira ere... Zorigaiztoko ikuskizuna integrazioan sinesten ez dugunontzat, akulturarzio ekintza hutsa, erabat arbuiagarria, horiekin zaila du ijitoen herriak! Eta bestelako jendartea nahi dugunok ere bai, jakina! Azken txanpan sartuak baikara Neguko festak ospatzen hasteko. Aurten ere jostailuen enpresetarako lan egiten duten horiek umetxoak ehizatzen, ikastetxeetako sarreretan katalogoek saltzen dituzten amets iruzurti horiek banatzen. Txiki-txikitatik bezero sortzen, hau lotsagarria!
   Ez gara goibel jarriko, luzerako dugu eta. Amai dezagun festa giroan, Azarofest-ek larunbat honetan egin duen bezala. Giro ederra sortu zuen Elefantearen Sendan. Baietz hurrengoan ere bai!





* Azken sarrera / Última entrada:



No hay comentarios: