lunes, 29 de diciembre de 2014

Gabonetako ipuina: "Burdinazko atearen aurrean..."

Burdinazko atearen aurrean, ama bat dago, nekea begietatik kentzen, maitasunezko irribarrea prestatzen. Atearen beste aldean, semea, urduri, ama musukatzeko irrikaz. Penintsulako beste muturrean, bere ziegan, beste ama bat egonezinik, gogotsu dago; gaur bere neskatxoarekin jolastuko du, senarra besarkatuko du. Hiru ordu besterik izango ez baditu ere. Handik ehunka kilometrora, beste Estatu batean, aitona kezkaz beterik dago; biloben berriak eta argazkiak ekartzen dizkioten lagunak ez dira iritsi. Errepide bazterrean daude, kotxe matxuratuaren ondoan…


No hay comentarios: