domingo, 1 de febrero de 2015

Giza-eskubideak: Hassanna Aalia iheslaria

Sarrera honen izenburua honako hau ere izan zitekeen: "Testu liburuek esaten dute... Gobernu demokratikoek egiten dute...". Ikus dezagun:

1. Geografia DBH-3k (Santillana) 91. orrialdean diona:
Giza eskubideak. Iheslarien egoera.
Iheslaria zenbait arrazoi direla-eta bere herrialdea utzi behar izan duena da: arrazagatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, ideologiagatik eta iritziagatik jazarria izateko beldur delako, edo tratu txarrak jasotzeko beldur, edota hilko duten beldur.
Iheslari estatutua ofiziala da. Harrera-herrialdeak mantendu egiten du eta babesa ematen dio, pertsona horrek bere herrialdera itzuli beharrik izan ez dezan, gatazka-egoerak irauten duen bitartean.

2. Hassanna Aalia saharauiak babesa eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Egun Bilbon bizi da gazte saharauia. Bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zion Marokoko auzitegi militar batek, 2010ean Gdeim Izik erresistentzia kanpaldian parte hartzeagatik. Gobernuak kanporatuz gero, arrisku larrian izango da Marokon atxilotzeko, torturatzeko eta bizi guztiko kartzela jasateko.

3. Espainiako Gobernuak ukatu egin dio babesa.
Asteartean amaituko zaio Hassanna gazteari Gobernuak alde egiteko jarritako epea.

Beraz...

4. Iruñeko kontzentrazioa, asteartean, otsailaren 3an, Gaztelu Plazan.
Bai, askotan testu liburuek ahaztu arren, oso garrantzitsua baita honako irizpide hau: idazkiak baino, praktika demokratikoa da Estatu demokratikoa definitzen duena. Saharak Nafarroa Garaian duen Ordezkaritzarekin batera, ANARASDANASATTsF elkarteek deitzen dute. Gaztelu Plazan den Karlos III. erregearen eskulturan (Karlos III.a etorbidearen hasieran).


No hay comentarios: