martes, 14 de abril de 2015

Eduardo Galeano (1940-2015), adiorik ez!

 Atzo joan egin zitzaigun Eduardo Hughes Galeano idazle uruguaiarra. Berak zioenez, "oroitzearekin obsesionatutako idazlea naiz, gauza guztien gainetik Amerikaren iragana oroitzearekin, eta horren gainetik Latinoamerikarena, amnesiara kondenatutako lurra". Pedro de Ursua eta Lope de Aguirre guztien aurrean, Lautaro, Caupolican eta milaka indioren sugarra piztuta izaten lagundu zuen azken unera arte.

Amerikarrak

  Historia ofizialak dioenez, Vasco Núñez de Balboa izan zen, Panamako mendi gailur batetik, bi ozeanoak ikusten lehena. Berton bizi zirenak, itsuak ala?
  Nork ipini zien jatorrizko izena artoari eta patatari, eta tomateari eta txokolateari eta Amerikako mendi eta ibaiei? Hernán Cortések, Frantzizko Pizarrok? Berton bizi zirenak, mutuak ala?
  Mayflower hartako erromesek zuten aditu: Amerika zen Agindutako Lurra, Jainkoak esana. Berton bizi zirenak, gorrak ala?
   Geroago, iparraldeko erromes haien bilobak izenaz eta beste oroz jabetu ziren. Egun eurak dira amerikar. Beste Ameriketan bizi garenok, zer gara, bada?


Eduardo Galeano, Ispiluak: Mundu ia ororen Historia, Txalaparta, 2013.

  

3 comentarios:

Rafa30 dijo...

Egunon Euskalerria! Galeanoren pasarte honek literaturarekin berriz ezkontzen lagundu dit. Milesker Eduardo. Milesker Uruguai

Rafa30 dijo...

Egunon Euskalerria! Galeanoren pasarte honek literaturarekin berriz ezkontzen lagundu dit. Milesker Eduardo. Milesker Uruguai

Patxi Abasolo Lopez dijo...

Kaixo Rafa
Izugarri pozten naiz Txoko honek ezkontza hori gauzatzen lagundu izanaz.
Izan ongi!