domingo, 10 de mayo de 2015

II. Mundu Gerra Euskal Herrian

  Maiatzaren 9an, orain dela 70 urte, jo zuten bukatutzat II. Mundu Gerra. Lau urteko luzeko okupazioa, erresistentzia eta kolaborazioa bukatu ziren Eukal Herrian ere. Gaur, Berria, 11 orrialde eskaini dizkio gertaera historiko horri, azala eta guzti. Hona hemen hainbat datu:

   1.500 langile behartuak Alemanian
III. Reicheko tropak, Miarritzeko hondatzeko pasealekuan
Iturria: Baionako Herriko Etxeko Artxiboa
1943ko udaberri-udetan, Derrigorrezko Lan Zerbitzuaren ondorioz, 1.500 gazte eraman zituzten Alemaniara arma industrian lan egitera. Beste 1.000 gaztek, berriz, etxaldeetan gordetzea edo mugaz bestaldeko senideengana joatea erabaki zuten, Alemaniara ez joateagatik. Erresistentzian sartzea erabaki zutenak ere ez ziren gutxi izan.

  286 Comete erresistentzia sareko kide hilak
Comete sareari esker, Euskal Herria iparretik hegoaldera zeharkatu eta ihes egiten zuten aliatuen hegazkinetako pilotuek. 1941eko ekainetik 1944ko ekainera arte, 800 pertsonatik gora pasatu zituen sareak. Bertako 286 kide -euskal herritarrak, belgikarrak zein frantsesak- tiroz edota deportatuak izan ostean hil ziren.

  207 Zuberoan atxilotutako alemanak
Soldadu alemanak Miarritzeko oroigarri denda baten atarian
Iturria: Baionako Herriko Etxeko Artxiboa
1944ko abuztuaren 11n, erresistentziako kideek Mauletik bazihoazen 44 soldadu aleman atxilotu zituzten. Zuberoa osoa askatzeari ekin zioten matxinoek. Abuztuaren 22tik 23ra bitarteko gauean, Atharratzeko kuarteleko 160 soldadu atxiki zituzten, eta 24an Zuberoako eliza guztietako kanpaiak errepikan ziren. Zuberoa libre zen.



Hona hemen hainbat artikulu:



   

No hay comentarios: