miércoles, 16 de septiembre de 2015

"Agur, jaunak eta andreak!" kantua

  "Agur, jaunak" kantua moldatu berri da. "Andrea" hitza sartu, eta jaungoikoari egindako erreferentzia kendu dute, berdintasuna eta inklusioa bermatzeko. Ariketa polita XIX. mendeko kanta herrikoia gure garaira egokitzeko.

     Agur, jaunak
     eta andreak!      [jatorrizkoa: Jaunak, agur!]
     Agur t'erdi.

     Danak berdinak     [jatorrizkoa: Danak Jainkoak]
     eginak gire,
     zuek eta
     bai gu ere.

    Agur, jaunak
    (e)ta andreak!     [jatorrizkoa: Jaunak, agur!]
    Agur t'erdi.
    Hemen gire.
    Agur, danak!       [jatorrizkoa: Agur, jaunak!]


   Gaurko Berrian, Ainara Arratibelek azaldu digu kantuaren jatorria:

  Agur, jaunak  kantak, berez, jatorri herrikoia du. Ikerketa gehienen arabera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen. Egilearen inguruan hainbat bertsio daude. Denak bat datoz Manuel Lekuona Urtxalle (Oiartzun, Gipuzkoa, 1828) pilotariak zerikusia izan zuela horretan. Pilotari izateaz gain bertsolaria eta gitarra jotzailea ere bazen. Hala, herri guztietako festetan kontratatzen zuten, pilota partidak jokatzeko ez ezik, amaitzean festak girotzeko.
  Hala, partida bat jokatu zuen Donibane Garazi aldean. Norgehiagoka irabazi egin zuen. Ondoren, bertan bazkaltzen ari zirela, mutil bat gerturatu zitzaion, eta txapela kendu ondorenAgur, jaunak kantua abestu zion. Donibane Garazi aldeko pilotari batzuek bidali zuten, Lekuonari desafioa botatzeko; baita irabazi ere. Ordutik Lekuonak buruan izan zuen mutil hark abestutako kantua. Urte batzuk geroago, lagunei kontatu zien kantuarena. Tartean zegoen Antonio Peña Goñi idazle, musika kritikari eta konpositorea. Hark partitura egin zuen, eta ondoren, Felipe Pedrell kideari bidali zion, hark Bartzelonan argitaratzen zen La ilustración hispano-americana aldizkarian argitara zezan. 1892an izan zen. Gerora, Iñazio Perez Arregi eta Aita Donostia ekitaldi publikoetarako agur moduko doinu egoki bat bilatzen ahalegindu ziren. Agur, jaunak aukeratu zuten, eta ekitaldi publiko eta pribatu askotan hasi zen abesten.

No hay comentarios: