viernes, 4 de septiembre de 2015

"Black is beltza" Nafarroako Komiki Azokan

  Nafarroako Komikiaren Azoka zabalik izanen dugu irailaren 27ra arte. Hilabetez, komikiaren inguruko erakusketak, tailerrak eta bestelako jarduerak eskainiko ditu Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan eta Civicanen. Artista gonbidatuen artean, Bernardo Bergara iruindarra, Aitor Saraiba, Mikel Urmeneta, Belatz eta Leire Salaberria izanen dugu, besteak beste.

  Honetan gomendatu nahi dizuet Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderreteren Black is Beltza lana. Batetik, Ziudadelan ikusgai dugun erakusketaizen bereko nobela grafikoaren inguran. Bestetik, irailaren 10ean izanen den mahai ingurua. Bertan, Muguruza eta Canoz gain, 60ko hamarkadan erraldoien konpartsakoa izandako kide batek parte hartuko du. Ez galdu aukera! Hori bai, jakina!, aurretik nobela grafikoa eskuratu eta gozatu.

  1965eko urrian gaude. New York Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.

  Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcom Xren hilketak eragindako sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.



  Hona hemen Black is Beltza egitasmoaren inguruko bideoa:


http://www.muguruzafm.com/black/index.htm

No hay comentarios: