miércoles, 28 de octubre de 2015

Agur Pedro Urtsuari!

XVI. mendeko miniatura
  Politago dugu orain Mendillorriko Bigarren Hezkuntzako Institutua, zalantzarik ez. Baloreetan oinarritutako irakaskuntza aldarrikatzen omen dugu guztiok; ados, baina, zeintzuk balore? Zorionez guztiok ditugu nahiko barneratuta, teorian bada ere, hainbat jarrera ezegokirekin izan beharreko tolerantzia zero hori. Zergatik ez, ordea, zorigaiztoko pertsonaia edo jarrera hori etxean bertan ditugunean, matxista, bortxatzailea, herrien zanpatzailea edota konkistatzailea izan?
  Honetan, zortzi urte joanda, unea ailagatu zaigu Pedro Urtsua zorigaiztokoari agur esateko. Etxekoa izateak (Arizkun, Baztan, 1526) ez baititu arintzen Ameriketako herrien aurka izandako sarraskia eta gehiegikeria guztiak. Pozik izango ditugu pantzeak, muzoakmuzoaktayronak eta zimarroiak (beltz menderakaitz haiek), Mendillorriko ikastetxeak lagundu egin baitie 500 urte eta gero irekita darraien zauria sendatzen. Noizko Arrotxapeko kaleetatik? Noiz esango diegu agur Pedro Urtsua, Armendariz erregeordea, Rodrigo Ximenez de Rada eta Tiburcio de Redin horiei guztiei?




No hay comentarios: