miércoles, 7 de octubre de 2015

Pello Gibelalde: Enpresario baten betaurrekoak

Gelan askotan erabiltzen dugu betaurrekoaren metafora, ideologiek eragiten diguten mundua ulertzeko era ulertu ahal izateko. Aste hauetan ikusten ari gara nola Antzinako Erregimena hilda, ideologia berriak azaldu ziren Aro Garaikidearekin batera: liberalismoa, nazionalismoa, sozialismoa...
Herenegun, Pello Gibelalde ADEGIko presidenteak gaurko gazteei buruz hitz egin zuen. Hitzek aski ongi ikustarazten digute nolakoa den enpresario buru horrek dituen betaurrekoek eragindako ikuskera. Ea zer deritzozuen.

"Gure seme-alabak ondoegi bizi dira, ez dute goserik ahalegin handiak egiteko. Gazteek ez dute joan nahi Txinara edo Indiara. Gure emplegua munduan dago. Alemanian egotea ez da etxetik kanpo egotea hegazkinak egonda. Etxean aitatxo eta amatxorekin goxo egotea, ezkontzea eta Donostian etxea erostea ezinezkoa izango da".

No hay comentarios: