viernes, 5 de febrero de 2016

Angela Davis aktibista afro-amerikarra zuzenean

Euskal Herrian da Angela Davis aktibista afro-amerikarra. Egun hauetan hainbat hitzaldi eskainiko ditu, eta igandean Angela Davis gure laguna da! festa egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, Fermin Muguruzak bultzatutako egitasmoa.
Bizkaiara eta Gipuzkoara hurbildu ezin garenok ere, aukera ederra izango dugu eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile honen iritzia ezagutzeko aukera. Gartzela sistemaren, arrazakeriaren eta genero eta klase desberdintasunen kontra gogor jo du, kalean nahiz maila akademikoan, mundu zabalean askatasunaren aldeko borrokaren ikono izateraino.
Naizek zuzenean eskainiko ditu igandean, 13:00etan, Angela Davis-ekin izango diren topaketak. Maider Eizmendi, David Fernandez eta Laura Mintegi izango ditu elkarrizketatzaile, eta Garako zuzendari Iñaki Soto arituko da moderatzaile gisa. Animatu eta igandean piztu ordenagailua eta klik egin, ez zara damutuko.
Hona hemen Pablo Milanes abeslari kubatarrak Angela-ri 1971ean eskainitako kanta.


No hay comentarios: