miércoles, 2 de marzo de 2016

Iñigo Aritza ikastolan, Arrano beltza lagun

Argazkia: Patxi Abasolo
Klase polita atera zaigu gaur goizean Altsasuko Iñigo Aritza ikastolan. Adi-adi izan ditugu DBH-3ko ikasleak Arrano beltzaren hegaldiari so. Proiketu musikal interesgarria ikastolak proposatutakoa, Arze poetak idatzitako "Arrano beltza" olerkia ardatz. Niri egokitu zait ikasleak Nafarroako historiaren uretan murgilaraztea. Historia, memoria, historiografia, historia idatzi ohi zuten/duten horiek, zuriz ditugun liburu horiek guztiak, kateak, mitoak, euskara, erregina idazle eta pentsalariak, nafar pertsonaia historiko ezezagun horiek... Hausnarketa ariketa gisa planteatu dut eta ikasleek dexente lagundu didate; ongi merezitua eraman dute sari bana jarrera aktibo izan duten ikasle horietako bik.
Ondoko argazkian ikus ditzakegu ikasleek gainbegiratzeko eraman ditudan komiki eta liburu batzuk eta, jarraian, Arze-ren olerkiaz Negu Gorriak egindako abestia. On degizuela!

Arrano beltza

1200, 1332, 1379
1512
1609, 1789, 1798
1839, 1878
1931, 1937, 1966, 1971...


No hay comentarios: