miércoles, 25 de mayo de 2016

Marjane Satrapi, "Persépolis": Iran, 1978-1992


Gutxi dugu jada ikasturteari agur esateko. Bi prozesu historiko izango ditugu aztergai hurrengo asteetan, gaurko mundua hobeki ulertu ahal izateko: Iran-go islamiar errepublika eta Saharako Errepublika Demokratikoa.

Gaur Iran-en murgilduko gara Marjane Satrapi iraniarraren eskutik. 2000 eta 2003 bitartean Persepolis eleberri grafikoa sortu zuen. Komiki autobiografiko honetan, Marjanek kontatzen ditu Iran eta Europa artean izandako haurtzaroa eta gaztaroa, tartean Iraniar IraultzaIran-Irak gerra edo Lehen Golkoko Gerra moduko gertaera historikoak. 2007an izen bereko filma estreinatu zuten Cannes-ko Zinemaldian, komikian oinarriturik, Vincent Paronnaud eta Marjane Satrapik berak zuzendua.


Iranen, petrolio hobiak atzerriko konpainen esku ziren, eta Muhammad Reza Pahlavi xah zen herrialdearen buru. 1951ean Muhammad Nosaddeqek boteretik kendu zuen xah, eta hainbat neurri ezarri zituen kanpoko potentzien interesen aurka (petrolioaren nazionalizazioa, politika antinperialista...). Horren ondorioz, 1953an Irango xah-k, AEBk lagunduta, estatu kolpe bat antolatu eta poterea berreskuratu zuen.
1970. hamarkadan oposizio zabala hedatu zen xah-ren aurka, baina poliki-poliki islamiar mugimendua hasi zen nagusitzen, 1979an Khomeini aiatola islamiar errepublikako presidente izendatu zuten arte.
Filmak gizarte islamiar fundamentalistara eramanen gaitu. Gertakari horien zergatiak landu ondoren, Al-Qaeda eta ISIS bezalako erakundeak ere aztertuko ditugu.

 


No hay comentarios: