domingo, 5 de junio de 2016

Muhammad Alik borrokatzeari utzi dio

Asteburuero bezala, altxatu eta postontzira joan naiz Berria egunkariaren bila. Honetan euskaldunon egunkariari esker, haurtzarorako bidai laburra bezain goxoa egin ahal izan dut. Zortzi-hamar urterekin, boxeoa ikusten ez bagenuen ere, guztiok nahi genuen Cassius Clayn izan. Jakin gabe, nik bederen, Muhammad Ali boxeolari beltzak bere "esklabo izenari" uko egin ziola. Eta, noski!, jakin gabe lan handia egin zuela beltzen eskubide politiko eta sozialen alde. Hona hemen Julen Etxeberriak idatzitako artikuluaren hainbat zati: 

Muhammad Ali, 1967.
"Boxeoak bere ikur nagusia galdu du. Muhammad Ali inoizko boxeolari onena hil zen atzo, 74 urterekin. Phoenixko (AEB) ospitale batean zendu zen.
[...] Aliren heriotzak boxeoaz gaindi egiten du, Ali ez baitzen bakarrik kirol horretan ikur nagusia, AEBetako historiaren ikurretako bat ere izan zen. Izan ere, ringean ez ezik, ringetik at ere zeresana eman zuen. Batetik, 1964an, lehen aldiz Munduko Txapelketa irabazi berritan, islamera bihurtu zen. Denbora zeraman Malcom X-k gidatutako Islamaren Nazioa mugimenduan sartuta, beltzen eskubideen alde borrokan. Baina pauso bat gehiago eman nahi izan zuen. Horrela, bere «esklabo izenari» uko egin, eta Cassius Clay Muhammad Ali bilakatu zen.
Islamera bihurtu izanak hautsak harrotu zituen, baina are gehiago harrotu zituen hiru urte geroago Vietnamgo gerran borroka egiteari uko egin izanak. Alik «kontzientzia arrazoiak» argudiatu zituen erabaki hori hartzeko. Ez zioten barkatu, eta gupidagabe zigortu zuten: batetik, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten —azkenean ez zen joan kartzela—; bestetik, hiru urtez borroka egiteko debekua jarri zioten, eta ordu arte irabazitako titulu guztiak kendu zizkioten, tartean hiru urte lehenago Sonny Listoni irabazitako pisu astunetako Munduko Txapelketakoa.
1970ean itzuli zen lehiara, helburu bakarrarekin: kendu zioten titulu guztiak berreskuratzea [...]".


* Artikulu osoa:

No hay comentarios: