lunes, 29 de agosto de 2016

Marisa Zubiri, "Udaberria gutaz ahaztu zen urte hartan"

Marisa Zubiri
Argazkia: Alberto Crespo, Ezkaba

Itzal dadila eguzkia,
odolustu dadila ilargia,
lehor daitezen errekak, basoak, larreak
eta erre daitezen izar guztiak.
Nire maitea hil da.


Marisa Zubirik, Arrotxapeko Patxi Larrainzar ikastetxeko irakasleak, bere lehen liburua argitaratu zuen iaz, 2015ean. Udaberria gutaz ahaztu zen urte hartan: Doluaren bidezidorretik barna. 2013an XXIV. Iruñeko Udaleko egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketa irabazi bazuen ere, garai haietako agintariek ezarritako murrizketek eragotzi zuten lana argitaratzea.

Zure argazkiari muxu eman diot
eta kristalak muxu hotz eta laua
bueltatu dit.
Kolorerik gabeko muxu gardena.
Ñabardurarik gabekoa.
Muxu hila.

Maiatzeko Ezkaba aldizkarian Alberto Crespok Marisa elkarrizketatu zuen: "Olerkiak dolu prozesu batean murgilduta idatzitakoak dira, bere bikotekidea hil eta gero. Olerkiak zuzenak eta hunkigarriak dira. Maitasunaz hitz egiten dute, baita heriotzaz eta galeraz ere. Amodioa, amorrua eta galera sentimendu latzak sortarazten dituzte".
Aurreko astelehenean Carlos Gimenez-en Crisálidaz idatzi genuen, nor bere heriotzaz jabetzen hasten den une jakin horretaz, hain zuzen. Honetan, maite dugun horren heriotza da harrapatu gaituena, isilik, ezustean, gurekin kontatu gabe. Bizirik badarraigu ere, gure baitan bada aurreratzean hilik izanen dugun zerbait. Mila esker, Marisa, doluaren bidezidorretik barna egin duzun bidai hori guk ere egiteko aukera emateagatik.

Apirilean,
Marisak eskainitako alea. Mila esker!
urteko hilabeterik politenean.
Udaberri hasieran.
Lorategiko arrosen jaialdi ederrean,
txoriek elkar maitatzen dutenean,
mendiak kumez eta lorez
betetzen direnean.
Apirilean,
eguzki, euri eta kolorez beterik.
Apirilean,
eguzki, euri eta kolorez beterik.
Apirilean,
izenean musika daraman hilean.

Apirila.
Gure etxean sartzeko
Heriok aukeratu zuen hilabetea,
udaberria gutaz ahaztu zen urte hartan.


No hay comentarios: