sábado, 24 de septiembre de 2016

Egunsenti berri bat FARC gerrillan

Argazkia: Mauricio Dueñas, EFE
"Ordezkari gerrillariek aho batez babestu dute bake akordioa". Luciano Marin Arango Ivan Marquez-ek oihanetik, FARCen borroka leku nagusitik, jakinarazi du X. konferentziaren emaitza. "Bukatu da gerra".

Zergatik, bada? Henry Castellanos, Romaña, komandanteak Berria-n azaldu bezala, "bi etsaik ezin dutenean batak bestea garaitu, beti bilatu behar da irtenbide politikoa gatazka sozialarentzat eta armatuarentzat".

Amerikako gerrilla zahar eta indartsuenak (egun 8.000 kide) atzo bukatu zuen Llanos del Yariko oihanean egindako Hamargarren Konferentzia. Bertan eztabaidatu dute nola izango den bizitza zibil eta politikorako aldaketa.

Konferentziara bertaratutakoek FARCen Wodstock deitu diote bilkurari, festa giroa baitu, lokatza alde guztietan dago, eta gauero kontzertuak izan dira lehen mailako jaialdi batean ere ongi emango lukeen agertoki batekin. Saltsak, rantxerak, musika erromantikoa eta reggaeton estilo entzun dira, baina punk-rock talde batek Kortaturen Zu atrapatu arteren bertsio bat ere jo du.

Baikortasunak bi traba ditu bakarrik: gobernuak ez betetzea hitzartutakoa, eta indartzen ari den paramilitarismoak desmobilizatutako gerrillarien aurka jotzea. Hala ere, espero dezagun "gerra bukatu da" hori justizia sozialerako bidean urrats bat gehiago izatea. Hala bedi!

No hay comentarios: