martes, 20 de septiembre de 2016

Mola eta Sanjurjo militar kolpisten gorpuzkiak

Abuztuaren 31n Iruñeko udalak jakinarazi zuen, Oroimen Historikoarne Legea betetzeko prozesuaren barnean, Emilio Mola eta Jose Sanjurjo jeneral kolpistak Iruñeko hobitik mugituko zituztela. Erorien Monumentuaren kriptan daude bi militar frankisten hilotzak, beste sei pertsonaren gorpuzkiekin batera: denak nafarrak ziren, Francoren aldeko bandoan aritutakoak.
Atzo Nafarroako Parlamentuak Iruñeko Udalaren erabakia babestu zuen. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak horren aldeko botoa eman zuten; UPN eta PP, ordea, aurretik Udaletxean egin bezala, hobitik ateratzearen aurka agertu ziren.

Hona hemen Tasio margolariak egindako komiki-tira gertakari hauen inguruan:

TasioGara, 2016-iraila-20

No hay comentarios: