domingo, 27 de noviembre de 2016

Fidel Castro Ruz (1926-2016): Bizitza bat historiari emana

Ostiraleko azken albistegiaren ondoren, gauerdian, eman zuten Fildel Castro Kubako iraultzaren lider historikoaren heriotzaren berri. Habanan, 90 urte zituela, hil egin da Historia Garaikideko ikur nagusietako bat, mundu osoko ezkerraren erreferentea.


Iraultzaren garaipena. Fidel, fusil batekin. Bere
 eskuinean Raul anaia, iraultzaren garaipena ospatzen.
Fidelek berak azaldu zigun klase-kontzientzia eta marxismoarekin izaniko lehen harremana:

"Karrerako lehen urteotan oso lotuta egon nintzen Alderdi Ortodoxoaren aldekoak ziren unibertsitateko adiskideekin. Ni bat nentorren mugimendu harekin. Aurrerago, gustuko ez nituen gauzak ikusten hasi nintzen. Kontzientzia politikoa erradikalagoa hartuz joan nintzen, eta Lenini eta Marxi buruz gehiago jakiten hasi. Engels ere irakurtzen nuen, eta filosofia lan ugari, baina, batez ere, Marxen teoria politikoak. Ondorioztatu nuen ekonomia kapitalista zentzugabea zela. Lehenagotik ere komunista utopikoa nintzen, oinarri zientifiko eta historikorik gabea. Oso gaizki hartzen nituen pobrezia, injustizia, desberdintasunak... Marxen Manifestu Komunista-k eragin handia egin zidan, ze haren ondorioz gauza batzuk ulertzen hasi nintzen. Gizartea zer den erakutsi zidan marxismoak".

Fidel Castrok klase-kontzientzia eta koherentzia izan ditu bidelagun azken hatsa bota arte. Hemendik gure omenaldi xumea bezain sentikorra injustiziaren aurrean "Aski da!" ohikutzen ausartu ziren eta ausartzen diren Fidel guztiei:

No hay comentarios: