domingo, 19 de febrero de 2017

Heriotza zigorra Iruñeko kartzelan, 1924an

1924ko azaroaren 6an42 militante anarkista Donibane Lohizunetik irten ziren Primo de Rivera diktaduraren aurka jarduteko. Bera-ra iristean Guardia Zibilarekin topo egin zuten. Bi guardia zibil eta lau gerrillari hil eta bese hamazazpi zauritu ziren. Beste batzuk atxilotu egin zituzten.

Gaur8, 2017ko otsailaern 18a, 31. or.

Enrique Gil GalazJulian Santillaz eta Pablo Martin Sanchezi, heriotza zigorra ezarri zieten gerra-kontseilu batean. Zigorra garrotez gauzatu zuten abenduaren 6an, Iruñeko kartzelan. Pablo Martin Sanchez barakaldarrak, urkamendira zeramatela, zaindarietatik askatu eta kartzelako patioko lehen solairura igota, bere burua bota zuen. Berehala hil zen. Julian Santillazek, hil baino lehen, hauxe esan zuen ozenki: "Esan nahi dut ez dudala neure burua erruduntzat jotzen, eta ez dudala protesta egiten justiziaren aurka, tiraniaren aurka baizik". Dolu gisa, Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan ez zuten partidarik jokatu. Irudian, senideak eta lagunak ageri dira Iruñeko kartzelaren parean, bandera beltza altxatuta. Argazkia Donostia bizi zen Pascual Marin argazkilari tuterarrak egin zuen.

No hay comentarios: