miércoles, 15 de marzo de 2017

D ereduko irakasle baten istorioa

Gaur arrstaldean Klaustroa izan dugu irakasleok. Honako gaiak izan ditugu aztergai: 2. ebaluazioko emaitzak, kanpoko diagnosiak (ejem, badakizue, PISAkeriak), Memoria duten Eskolen Sarea... Ohikoa denez, gehiegi eztabaidatu gabe, ti-ta batean bukatzear geundenez, eskua altxatu egin zait nahi gabe (tira, nahi gabe, nahi gabe...), eta nire istoriotxoa kontatu dut, hau da, D ereduan lan eta bizi den (bai, bizi ere bai, azken batean ikastetxean ematen dugu bizitza erdia, ezta?) irakasle euskaldun baten ezintasuna euskaraz lan eta bizi ahal izateko. Izugarria paradoxa, ezta?

Mintegi bilerak, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak, Pasabideak, Fotokopiak egiteko bulegoa, Klaustroak... gastelania hutsez. D ereduko ikastetxe batean, preso dugu euskara ikasgeleetako hormen artean. Non da murgiltze programa? Ba al da murgiltze programarik? Ba al dugu murgiltze-programetan aritzeraren kontzientziarik? Izan ere, arazoa ez da klaseak euskaraz eman eta kitto, baizik eta ze nolako Bigarren Hizkuntzaren irakaskuntza diseinatu dugun eta zer gertatzen ari den gure geletan.

Eta, horretarako, ezinbesteko dugu D ereduak bere ikastetxea izatea. Onena izanen baita Kalitatezko Euskarazko Irakaskuntza Publikoa bermatzeko. Baietz lortu!

3 comentarios:

gaizka aldabe dijo...

Oso ongi esana.Euskaraz hitz egin behar zen klaustroetan D ereduko ikastetxea balidin bada

Robespierre dijo...

Ze arrazoia daukazun mutil!Horrelako pertsonak behar dira munduan.EGURRE!

Patxi Abasolo Lopez dijo...

Klaustroan, ikasgelan eta, batez ere, ikasgelatik at; beraz, animoak gazteriari, bestela, badakizue, Amalurren malkoak izanen ditugu barra-barra.