martes, 21 de marzo de 2017

Zertarako gaude irakasleok?

Gaurko Berrian Alex Barandiarani (Huheziko irakaslea) egindako elkarrizketa irakurri ahal dugu. Bertan hitz egiten digu Ebaluazioz eta kalifikazioaz, maiz nahasten ditugun bi kontu oso desberdin. Izan ere, "Ebaluazioa prozesu jarraitutzat jotzen bada, ikaslearekiko elkarrekintzan ondorioak ateratzen ditugula. Ikuspuntu tradizionalean, ordea, aztertzen dugu ikasleak ea bete dituen guk aurrez ezarritako helburuak; hau da, kalifikatu egiten dugu".

Argazkia: berria.eus
Irakasleak zer-nolako rola du oraingo sisteman? Zer egin dezake egoera aldatzeko?
Aldatzeko, lehenik eta behin gogoeta egin behar da: zein da gure asmoa? Zertarako gaude? Irakaslea banaiz, beste pertsona baten garapen prozesua laguntzen dut, haren beharrei eta garapenari adi egongo naiz, eta zer eskaini ahal diodan ikusi beharko dut. Baina, beste ereduarekin, epaile bat izan naiteke; "pertsona hau baliagarria da, eta beste hau ez da baliagarria" esaten du epaile bat. Beraz, irakaslearen rola oso ezberdina izan daiteke. Hezkuntza pertsonen arteko harremanetan oinarritzen da, eta, irakasle gisa, hausnartu behar dut nik zer eskaintzen diodan ikasleari.

No hay comentarios: