lunes, 10 de abril de 2017

D ereduan, Oficial Técnico de Sistemas Informáticos... "en castellano, por favor!"

Jakinarazi digute badugula teknikari berria. Mendillorriko BHIko bi eraikinetan ez ezik, beste lau ikastetxeetan ere egingo du lan. Berarekin harremanetan jartzeko, ohiko bidera jo beharko, betiko helbide elektronikoetara. Hori bai, En castellano por favor, ya que ella no sabe euskera. En fin!, D eredua, murgiltze eredua, euskarazkoa, hizkuntza-eskubideak, euskaraz lan eta bizitzeko eskubideak... Beraz, euskaldunok euskaraz hitz egiteari utzi behar, hori bai, beti ere, elkarbizitzaren izenean. Bada, sentitzen dut, baina ez nago batere ados.

Aurreko egunean esan bezala, atzo hasi zen benetako KORRIKA, 360 egun iraungo duena, etapaz etapa baino determinazio handiz ekin beharko dioguna. Ba al gara prest?

Hona hemen Joseba Sarrionandia idazleak 20. Korrikarako idatziriko mezua:

"Alfabetatzearen, euskalduntzearen, ikastolen, euskara batuaren, literaturaren, prentsa idatziaren, irratiaren, telebistaren eta KORRIKA askoren ondoren, azken berrogei urteotako biziberritzearen ondoren, euskararen aldeko mugimendua egonkortu egin dela esaten da, normaltasunaren alde aurrerapauso handiak egin eta normalitate moduko batean lasaiturik edo trabaturik gelditu dela euskaraz bizi ahal izateko asmo kolektiboa.
Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik. Aukerak eta maukerak egin behar izaten ditugu euskaraz bizi nahi dugunok. Belaunaldiak daramatzagu behetik gora elkartzen eta ekiten, erresilientzia honetan, goitik behera ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko. Badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, ispilu batean bezala islatzen dela bizitza hizkuntzan.
Hizkuntzan ikusten du bere burua edozein pertsonak zein komunitatek, oharkabean bada ere, eta hizkuntza kaltetua ispilu apurtua bezalakoa izaten da. Hizkuntza bat desagertzen denean, mundu guztiak galtzen du bizitza ikusteko eta azaltzeko modu berezi bat. Balioa du norberarena denean eta beste batzuena denean ere bai. Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da, denona delako, agortzen ez delako eta dohainekoa delako.
Denona da, dena pribatizatzen ari den sasoian. Ez da agortzen erabiliz gero, gauza gehienak erabiliz gero bota behar izaten diren egunetan. Eta dohainik erabiltzen dugu, gehien gehiena ordaindu behar izaten denean. Euskara noranahikoa da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra balitz bezala edukiko dugu zulo ilunen batean ezkutaturik? Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?"

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Gaur enteratu naiz Teknikaria euskalduna ez dela, D eredukook beti galtzaile.

Anónimo dijo...

Aupa Patxi! Pablo nauk.

Alkohola ala alcohola
Ia berrogei urte joan dira, espainiar gobernuko burua zen Adolfo Suarezek fisika nuklearra euskaraz irakats ez zitekeela erran zuenetik, eta bertze hainbertze denbora igaro ere, Etxenike fisiko (ez edozein) nafarrak hari emaniko erantzunetik: “fisika nuklearra irakasteko,bi osagarri bertzerik ez dugu behar: fisika nuklearra eta euskara jakitea.”
Ia bortzehun urte joan dira,bertze nafar batek euskara bizitzaren arlo guzietarat zabal zedila aldarria bota zuenetik ,Kontrapas olerkian. Bai, Bernart Etxeparek “ezin eskriba zaiteien” argudiatzen zutenei ezina egina erakutsi zielarik. Are gehiago, aipu hauxe euskarazko derrigorrezko programazioan txertaturik dugularik...atera kontuak gero.
Eta oraindik, 2017.urtean, Nafarroa Garaian kokatzen den balizko D eredua dagoen institutu batera erderazko materiala bideratzen digute. Eta zertarako? alkoholari buruzko saio bat egiteko. Bai,alkoholari buruz... enee!
Monitoreen arabera (bikain ibili direnak) ikastaroa dagokion arlotik horrela bideraturik izan da ditxosozko power point disglosiazalea.... Ez dago hitzik, nik bederen ez dut hitzik (edo bai).

Diario de Navarrak bazituen bere interesarako hitzak, doike: dena zoragarria,kultura sorta, eleaniztasuna...baina zein polita den dena!.

Hori bai, soziolinguistikaren aldetik...ez dute puinetako idearik zertaz solasten duten (edo bai). Hemen inork ez baitu soziolinguistikaz solasten. Eta norbaitek egin beharko du (ez luke). Ziur naiz, 3. DBHko ikasle gehienek, zuzendaritzetan, goi-karguetan eta irakaslegoaren artean baina mila aldiz gehiago dakitela. Hau ere, Bernart Etxepare bezala, programazioan baitugu. Adierazgarria...gure testu liburuetan eskubideak, betetzen ez direlarik.

Ondorengo kontzeptuak irakurtzea komenigarria izango litzaiguke, D eredua bederen benetako debate batean parte hartu nahi izatekotan: inmersio linguistikoa; submersio lingusitikoa;hizkuntza minoritarioa; hizkuntza minorizatua; hizkuntza beikularra; diglosia...

Zientzia...eta ez hainbertze “crisol de culturas”, “enriquecimiento”, hitz antzuak zein interesadunak. Jakin badakigu ere...nola erabilita izan da kultura sorta hori..eta ez prezeski, euskararen mesederako.