sábado, 15 de diciembre de 2018

Iruñea frankismopean [III]: 1936ko uztailean erreketeak prest


El 17 de julio, recién finalizados los Sanfermines, los militares españoles se sublevaron en el norte de África; al día siguiente, Mola y los carlistas se encontraban en la Comandancia Militar organizando sus próximos movimientos. Pese a algunos enfrentamientos aislados en Arrotxapea, Jarauta y Descalzos, los sublevados se hicieron rápidamente con el control de las calles de nuestra ciudad.

Lehenengo erreketeak Gazteluko Plazan (1936-07-19)
El domingo desde las horas del amanecer,
vibró toda nuestra ciudad en una emoción
tan intensa, tan robusta, tan densa de fe y
pletórica de ímpetus heroicos, como pocas
veces se siente. Y luego, a lo largo de
todo el día, magnífico de sol, era el abrazo
fraternal de las gentes con los soldados,
los requetés, los de Falange, al grito intenso
e inacabable de ¡viva España!»

Diario de Navarra, 1936-uztaila-21

II. Errepublika sortu zenetik hasi ziren indar eskuindarrak altxamendua prestatzen, bereziki Nafarroa Garaiko erreketeak (Ikusi Ezkaba 191. zka.). Horrela kontatu zuen Antonio Lizartza Erreketeen Ordezkari Erregionalak bere memorietan: “Sabíamos que [la República] era un paso más hacia el abismo, como la Monarquía liberal lo fue hacia la República”. 1931n karlisten buru batzuk bildu ziren Baleztenatarren etxean, Leitzan: Generoso Huarte, Sainz de Larin, Eusebio eta Jaime del Burgo eta Juan Lesaca, besteak beste. Haien helburua, milizia karlistak militarki prestatzea. Lizartzak azaldu bezala, 1936ko uztailean nafar erreketeak prest ziren: “Se tenía encuadrada ya una fuerza de 8.400 Boinas Rojas, que al primer aviso saltarían en pie de guerra”.

Nafarroa idilikoa
Erreketeen kopuru horrek, militarren garaipenak eta pertsona zein erakunde ezkertiarren aurkako errepresioak, Nafarroa Garaiari buruzko irudi idealizatua sortzen lagundu zuten, frankismoak berak etengabe landu eta zabaldu zuen irudia. Horren arabera, urte horietan herrialde honek ez zuen arazo estrukturalik ezagutu, ez proiektu politiko desberdinik, ezta gizarte-gatazkarik ere.
Emilio Majuelo historialariak, ordea, agerian utzi ditu 1931 eta 1936 bitartean izandako gatazkak. Izan ere, gizarte-gatazka horrek Nafarroa Garaian ere ez zuen kutsu iraultzailerik izan. Helburua ez zen indarrean zegoen sistema politiko-ekonomikoa iraultzea, baizik eta corralizasen auzia konpontzea, garai horretan Nafarroa Garaiak zuen arazorik larriena. Eta arazo horri irtenbidea bilatzen aritu ziren nekazarien erakunderik garrantzitsuenak: UGT, non gehiengoa soldatapeko langileak ziren, eta FCSN (Federacion Catolico Social Navarra, gero FASN), non jabe txikiak nagusitzen ziren. Errepresioa bereziki bortitza izan zen zonalde horietan, benetako sarraskia. Horren ondorioz, corralizasen auzia behin-betiko enkistatzea lortu zuten.
Iruñean ere lan-baldintzak hobetzea zen helburu nagusia. Grebak ez ziren oso luzeak izaten, eta gehienetan soldata-aldarrikapenak izan ziren ardatza. UGTk, CNTk, SOVek eta Lanbide-Sindikatuek bat egiten zuten askotan. Ez zuten, ordea, harago joateko asmorik.

Errepresioa abian
Arrotxapeko Zirkulu karlistaren inaugurazioa,
1936-03-2, Pensamiento Navarro
Sanferminak amaitu berriak, uztailaren 17an, militarrak matxinatu egin ziren ipar Afrikan. 18an, Mola eta karlistak azken mugimenduak lotzen aritu ziren Komandantzia Militarrean; errepublikazaleak Gobernu Zibilean zeuden. Enfrentamendu bakan batzuk izan arren (Jarauta, Descalzos, Arrotxapean), altxatuek berehala bereganatu zituzten Iruñeko kaleak.
1936ko uztailaren 19an Emilio Mola Vidalen Bandoa egin zuten publiko. Ondorioz, gerra egoera aldarrikatu eta eskubide guztiak deuseztatu egin ziren. Bitartean, Iruñeko Guardia Zibilaren buru zen Jose Rodriguez hil zuten, eta Beorlegui izendatu koronel. Horrela azaldu zuen Diario de Navarra egunkariak gertatutakoa:
Atzo gauez zortziak eta laurdenetan, zorigaiztoko istripu baten ondorioz, Guardia Zibilaren komandante zen Jose Rodriguez Medelek bizia galdu zuen. Goian bego”.
Hortik aurrera, herri guztietatik zetozen kide karlistak hasi ziren elkartzen euskal hiriburuan. Horrek ezerezean utzi zuen Nafarroako Herri Fronteak deitutako greba orokorra. Zonalde matxinatuekin alderatuz, antzeko kopurua izan zen mobilizatu zena, ez ordea haien profila, Nafarroa Garaian gehiengoa boluntarioa izan baitzen. 40.000 bat nafarrek parte hartu zuten Gipuzkoa eta Bizkaiaren aurka, Molaren Armadaren barruan. Horietatik 11.000 errekete, eta 7.000, falangista.
Altxamendu militarraren aurrean Euskal Herri osoa bitan banandu zen. Alde batetik, Bizkaia eta Gipuzkoa, Espainiako Gobernu errepublikazalearen alde; bestetik Araba eta Nafarroa Garaia, non karlistek bat egin zuten falangista eta militarrekin. Hiriburuei dagokienez, militarrak ez ziren batera altxatu. Bilbon Errepublikaren alde azaldu ziren, Donostian zalantzan egun batzuetan, eta Iruñean zein Gasteizen matxinatuen alde. Haiekin batera, bi herrialde osoak. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere eman zen banaketa hori, bai gerrari buruz, bai matxinatuen garaipenaren ondoren iristen ziren errefuxiatuenganako jarreraren inguruan. Baionan, Miarritzen eta Hendaian ezkertiarrak nagusi baziren ere, herrialde horiek bere osotasunean eskuindarrak ziren. 1936ko maiatzean, Frantziar hauteskundeetan Herri Frontea garaile atera arren, René Delzangles, Bernard de Coral eta Jean Ibarnegarai eskuindarrak erraz nagusitu ziren Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Argitaratzen ziren aldizkari gehienetan Francoren alde agertzeaz gain, abertzaleek Errepublikarekin bat egin izana kritikatu eta errefuxiatuak maiz mespretxatzen zituzten La Presse du Sud Ouesten zein Eukualdunan, herri guztietara iristen zen euskarazko astekarian.
Nafarroa Garaiko abertzaleen artean ere jarrera kontrajarriak eman ziren. Hasiera batean, espainolen arteko gerra batean parte ez hartzeko esan arren, uztailaren 20an Nafar Buru Batzarrak Diario de Navarran argitaratu zuen bere azken agiria, Errepublikarengandik aldenduz:
Nafarroako EAJk bere ideologia katoliko eta foruzale sutsuaren haritik, egungo borrokan Gobernuari ez dela lotu ezta lotzen ere publikoki adierazten du”.
Abertzale batzuk erreketean sartu ziren borondatez. Beste batzuek, ezkertiar asko bezala, errepresioak bultzatuta. Eta baziren. halaber, euskal gudariekin bat egin zutenak. Zaila da, benetan, kopuruak zehaztea. Buruen artean ere eman zen zatiketa hori. Manuel Aranzadi diputatu ohia (uztailaren 20an alderdia utzi zuen azalpen nahasien bidez) eta bere familiakoak matxinatuen alde azaldu ziren; Irujotarrak eta beste batzuk (Miguel Jose Garmendia, Salvador Urroz, Jose Maria Amadoz, besteak beste) Errepublikaren alde. Euzkadi Buru Batzarrean ere adostasunik eza izan zen nabaria irailaren amaiera arte. Azkenean, Euzkadi egunkari jeltzalean Errepublikarekiko atxikimendua zabaldu zen, baina sinadura jakinik gabe. Bestaldetik, Mendigoizaleko kideen jarrera zegoen. Hauek, Luis Arana, Angel Zabala edo Eli Gallastegiren iritziak aintzat hartu ondoren, espainiarren arteko guda zelakoan, lehendabizi independentzia aldarrikatu eta ondoren parte hartu behar zutela aldarrikatu zuten.


Testua: Patxi Abasolo López


* Iruñea frankismpean [II]: "Errepublika garaian Ezkerra ezinean"

sábado, 10 de noviembre de 2018

Iruñea frankismopean [II]: Errepublika garaian ezkerra ezinean


En Pamplona, como en Navarra, la derecha resultó vencedora en los distintos procesos electorales vividos durante la II República española. En esta ocasión vamos a sacar una foto a la Pamplona de 1936, que contaba en Arrotxapea con su Círculo Carlista y su Centro de Trabajadores Ferroviarios en el barrio de la Estación.

Grupo de Margaritas con la bandera rojigualda en Pamplona,
 19 de julio de 1936
Kedatsa sufrearen aurkako, Ongiak Gaizkiari aurre,
Kristautasunaren gurutzatuek Kainen bilobei aitzi.
Gorriak akabatu beharra dago, gorriek Espainia
akabatu baino lehen: ederki eta bapo bizi dira presoak,
maisuek apaizei lekua kendu diete eskoletan,
gizasemeak bailiran bozkatzen dute emakumeek,
dibortzioak zikindu egiten du ezkontza sakratua,
nekazaritza erreformak mehatxu degio lurren gaineko
Elizaren jabeari...

Eduardo Galeano, Ispiluak

Espainiako II. Errepublika sortu zenetik, herrialde honetan eskuina atera zen garaile espainiar Estatuko Hauteskunde Orokorretan, 1936an espainiar Estatuan Herri Fronteak irabazi zuenean ere. Emaitza horiek ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da aztertzea nolakoa zen Nafarroako gizartea eta zeintzuk ziren bere kezka nagusiak. Nekazal gizartea baitzen, oso tradizionala, non erlijioak eragin handia zuen. Aurreko hamarkadetan, festa, mobilizazio eta debozio erlijiosoek nafar identitate katoliko militante berri baten oinarriak ezarri zituzten; identitate horrek etengabeko fede-erakustaldia exijitzen zuen etsaien aurrean, eta oposizio sendoa erakutsi zion 1931ko Konstituzio espainolaren 26. artikuluari, sekularizazio bultzatu zuenari, hain zuzen. Eskuinak, nekazal burgesia handiak, oso ongi aprobetxatu zuen herrialde horietako pentsaera tradizionala. Nekazari nafar xume askok jende zintzoaren garaipenaren aurrean zeudela uste zuten.
Herrialdearen kontrola bermatzea zen eskuinaren kezka nagusia, eta horretarako prest zegoen diktaduraren alde egiteko. Izan ere, ustezko euskal gobernu zentralizatu batek zein errepublikazaleen Nekazaritza Erreformak Diputazioari esker mantentzen zuen kontrol politiko eta ekonomikoa kolokan jar zezaketen. Hori zela eta, nafar nortasuna defendatzearen aitzakiarekin, aldarrikapen karlista forala aldatu eta euskal nazionalismoarekiko gorroto bihurtu egin zuen. Horrela, karlisten ideologian oinarrituz eta ideologia horren alderdirik atzerakoienak kontrajarriz, eskuindarrek Espainiaren aldeko defentsa sutsuaren bidez kontrol politiko eta ekonomikoa mantentzea lortu zuten. Lau hamarkada horietan etengabe ikus daiteke abizen ekonomikoen eta botere politikoen arteko lotura estua.

1936ko hauteskundeak
Una muchedumbre celebra la llegada de la II. República
 en la plaza del Ayuntamiento, abril de 1931. Fondo: AMP
Arestian esan bezala, 1936ko hauteskunde orokorretan ere eskuindarrak izan ziren Nafarroa Garaiari zegozkion zazpi diputatuak, eta horietako lau karlistak ziren, bi zedistak (CEDA alderdikoak) eta independente bat. Unión Republicana, Acción Nacionalista Vasca, UGT, Izquierda Republicana, Alderdi Sozialista, Alderdi Komunista eta azken hiru alderdi hauen gazteen erakundeek osatu zuten Nafarroako Herri Frontea.
Atera diezaiogun argazkitxoa garai honetako Iruñeari. Indar eskuindarrei dagokienez Gazteluko plazan topatuko genuke Zirkulu Karlista egoitza. 1936Ko martxoaren 2an inauguratu zen Arrotxapeko Zirkulua. Karlistekin batera Zirkulu Integristak eta Falange Espainolak osatzen zuten hiriburuaren eskuina. Lizarrako Julio Ruiz de Aldak ekarria, falangistek honako buruzagi hauek zituzten: Jose Moreno, Alfonso Casanova, Angel Arriaga eta Jose Escribano. Haien lehen egoitza Karlos III.ean zegoen, eta Kale Nagusian azkena, Herri Fronteak itxiarazia 1936ko otsailean. Iruñean ez ezik, Tutera, San Adrian, Peralta eta Mendavian ere sortu ziren taldetxoak. 1936an 640 kide ziren herrialde osoan.
Indar ezkertiarrei dagokienez, alderdi sozialista, UGT eta haien Casa del Pueblo Merced kaleko 5. zenbakian ikusiko genuke, Arrotxapeko langileen eta trenbideko langileen zentroa, Xabier aldapan CNT eta Tejeria kalean Federación Anarquista Ibérica. Errepublikazaleek Bergamin kalean ireki zuten lokala, Gazteluko plazan Ezkerra Errepublikanoak (Azañaren aldekoak), eta San Ignazio kaleko 11. zenbakian Alderdi Errepublikano Autonomoak (PRRS). Komunistek ere bazuten bere taldetxoa Iruñean.
Eta azkenik, EAJk Zapateria kalean zuen Eusko-etxea, Gazteluko plazan Euskal Gazteriak, eta Sarasate Pasealekuan STVk (Sindicato de Trabajadores Vascos).
Iruñean eskuindarrek gehiengoa eskuratu zuten 11.963 botorekin. Ezkertiarrek 5.967 boto lortu zituzten, eta abertzaleek 2.416. Estatuko Parlamentuan Herri Fronteak irabazi zuen, eta berehala sortu ziren tirabirak Diputazioaren eta indar ezkertiarren artean, hauek eskatzen baitzioten Madrilgo Gobernuari Gestora berri bat izendatzeko. 1934ko gertaeren ondorioz, eta batez ere Erriberan 32 udal gobernu indargabetu edo ordezkatu egin zituztenez, Herri Fronteak aldaketa eskatzen zuen.

Ezkerra ezinean
Helburu horrekin, martxoaren 6an hogeita hamar militante ezkertiarrek, Jesus Monzon komunista buru, Foru Diputazioaren eraikina okupatu zuten. Ordu batzuk igaro eta borondatez atera ziren, haien eskaera aintzat hartuko zutelakoan. Ez zen horrela izan, ordea. Hori zela eta, Jesus Monzon bera joan zen Madrilera, bidenabar erreketeen eta militarren mugimenduen berri ematera. Espainiako Gobernuak, hala ere, ez zuen Monzonek esandakoa aintzat hartu.
Garrantzi handia zuen Diputazioak. Udalen erabakiak baliogabetzeko eskumena zeukan, eta bere ardura zen Nekazaritza Erreforma indarrean ezartzea, zeinak herrietan gatazka asko eragin baitzituen. Indar eskuindarren diskurtso politikoaren atzean (foruaren zein erlijioaren defentsa sutsuak), interes ekonomikoak ezkutatzen ziren, lurraren jabetzaren defentsa besteak beste. Ricardo Zabalzak eta Federación Nacional de Trabajadores de la Tierrak gizarte mugimendu indartsua jarri zuten martxan. Horregatik, nekazarientzat Gestora haien etsai handiena zen.
Herri-ondasunen inguruko lege-proiektuari buruzko eztabaida ekainaren amaieran eman zen Madrilen. Uztailaren 1etik 10era bitarteko sesioetan, lur jabeak haserre bizian agertu ziren, Herri Fronteko Gobernua Nekazaritza Erreforma indarrean jartzen hasi zelako poliki-poliki. Iraultzarik ez zen, legeak betearazi besterik ez. Baina Errepublikaren aurka jotzeko nahikoa izan zen.

Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 259. zka., 2018ko azaroa.



* Iruñea frankismopean [I]: "40 urte luze, ilun eta latzen historia"


miércoles, 7 de noviembre de 2018

Emakume nekaezinak, Boston 1967 - Hondarribi 2018

Ofizialki maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumezkoa da Katherine Switzer (Amberg, Alemania, 1947). 1967ko apirilaren 19an izan zen, Bostonen. "Egun horrek, dio Katherinek, goitik behera aldatu zuen nire bizitza. Baina ez nirea bakarrik, baita milaka emakumeena ere. Ez nuen Bostongo maratoia korritu historia egiteko. Baina lasterketa arduraduna, Jock Semple, oldartu egin zitzaidan. Artean, emakumeek ez zuten Bostongo maratoia korritzen; ez, behintzat, dorsalarekin. Beraz, lasterketa uztea nahi zuen. Baina bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako bat hartu nuen: lasterketa amaitzea".
Ikusleei dagokienez, "batzuek txalo egin zidaten, eta "aurrera, aurrera" oihukatu. Beste batzuek, ordea, ez zuten ondo hartu. "Etxean egon beharko zenuke, senarrari afaria prestatzen", oihukatu zidan batek. Gogorrena izan zen emakumeak entzutea halako gauzak esaten. Emakume horiek askatasunaren eta berdintasunaren beldur ziren. Nik esaten nion nire entrenatzaileari: "Egun batean ulertuko dute, eta baten bat nire laguna izango da. [...] Berdintasuna bide desberdinetatik iritsiko da, eta jende askok ez du ulertzen horietako bat tradizioaren aitzakian edo izenean egiten diren eskubide urraketak amaitzea izango dela. Horrela sinesten dugunak ezin gara geldirik egon. Ekintza txikiena ere handi izan daiteke. Giza eskubideak tradizioaren gainetik daude".*
Bai, Hondarribin ere, plastiko beltzaren atzekaldean oihukatzen diren emakumeak askatasunaaren eta berdintasunaren beldur badira ere, egun batean ulertu egingo dute. Horretarako, hala ere, ezinbestekoa izanen da beste emakume horiek hartutako erabaki sendoa: lasterketa amaitzea. Hala bedi!



Elkarrizketa, Berria, 2018-urria-9

lunes, 5 de noviembre de 2018

Cuando el alumnado saca a desaparecidos de las cunetas

Ayer, domingo, GARA publicó un artículo a doble página, firmado por Aritz Intxusta, sobre distintas actuaciones protagonizadas por la red Escuelas con Memoria en torno a la Memoria Histórica en Nafarroa, entre ellas la visita que realicé con mi alumnado a la fosa de Etxalaz. Izugarria esperientzia.


CUANDO LOS ALUMNOS SACABAN
A DESAPARECIDOS DE LAS CUNETAS
Nafarroa mantiene activo un programa pionero para trabajar la memoria en Secundaria y Bachillerato. Varios centros han llevado a sus alumnos a ver cómo se exhuman cadáveres de las fosas. Escuelas con Memoria fomenta la elaboración de materiales, la colaboración entre centros y ofrece formación para profesores. Además, facilita el contacto con las víctimas y las experiencias han permitido intercambios con centros de Dunkerque, Gurs y Bustarviejo.

Paco Etxeberria ofrece explicaciones en la fosa de
Burutain ante alumnado de Iturrama y Alaitz.
César Layana es un profesor de instituto licenciado en Historia que trabaja en su sueño. «Las exhumaciones se van a acabar. Pronto llegará el día en el que se acabarán las pistas, se morirán los últimos testigos y los que sigan en las cunetas se quedarán ahí para siempre. Por eso hay que aprovechar ahora».
Layana ya no da clases. Ni en institutos ni en el edificio de Los Acebos de la UPNA, en el que figuraba como asociado. Ahora es el jefe de la Sección de Memoria del Gobierno. Su proyecto estrella es el programa Escuelas con Memoria. Y una de las cosas que hace es animar a profesores a que lleven a sus alumnos a ver cómo la Sociedad de Ciencias Aranzadi saca con sus pinceles y paletas a los desaparecidos tras el golpe de Estado de 1936.
«Nos avisaron esa misma mañana. Fue todo un jaleo tramitar todos los permisos. Cuando monté a todos mis alumnos en el autobús, ni siquiera sabían a dónde iban. Se lo conté por el camino», afirma Patxi Abasolo, profesor de Historia de Cuarto de la ESO en el Instituto de Mendillorri.
El autocar paró en Etxalaz el 26 de septiembre. Habían aparecido seis cuerpos en una fosa. Al terminar la jornada, un alumno redactó así su vivencia: «Es la primera vez que vivo una experiencia así. Mi primera impresión fue de sorpresa, pues nunca había visto el cuerpo de un muerto tan de cerca. Es impresionante pensar en cuánto tiempo ha estado ahí sin que su familia sepa nada de él, de qué le pasó. Me impresionaron también los dos hombres de 85 años que, con sus recuerdos, hicieron posible el descubrimiento. Pienso en lo duro que tuvo que ser para ellos vivir recordando eso que vieron. Me llamó la atención que un cuerpo todavía conservaba los botones de la camisa. Me pareció interesante todo: que a uno de ellos lo hubieran matado de un tiro en la cabeza, cómo se les puede identificar... Al principio, pensé que me daría asco, pero no. Valoro mucho lo que he visto».
El de este estudiante es uno de los resúmenes más completos del día, pues recoge los sentimientos más comunes entre sus compañeros, que se mueven entre la fascinación por los restos, la empatía hacia las familias de los desaparecidos, el interés por las explicaciones que les dio a pie de fosa el forense Paco Etxeberria y, sobre todo, la historia de los ancianos Juan Mendilazo y Nicasio Esquíroz, que fueron testigos, con 5 años, de cómo mataron a estas personas. «Cuando esa mañana en el autobús hablábamos de lo que íbamos a hacer, se acaloraron discutiendo por qué alguien había tardado tanto en contar lo que vio. Al volver, nadie discutió sobre eso. La experiencia les hizo entender el miedo que ocultó todo esto y por qué no hay que olvidar ahora», asegura Abasolo.
Además de la fosa de Etxalaz en Eguesibar, el Instituto de la Memoria ha llevado a alumnos de distintos centros a presenciar en directo las exhumaciones de Urdaniz, Burutain y Leranoz. En total, desde que se activó el Programa de Exhumaciones del Gobierno de Nafarroa, se ha rescatado ya a más de 80 personas de fosas y cunetas.
Trabajo en red rumbo a dunkerque
Visitar las exhumaciones es una de las actividades más vistosas de Escuelas con Memoria, pero el programa tiene una filosofía más profunda. Lo que se está construyendo es una red de centros, alumnos y profesorado que elaboran materiales didácticos y luego los comparten. «Empezamos con cursos de formación a profesores. El primer año, en 2016, teníamos al fascismo como temática. Al año siguiente continuamos con uno sobre itinerarios e imágenes con memoria y este año hemos profundizado en formación sobre mapas y cómo hacer excursiones a lugares relacionados con 1936».
Desde el Instituto de la Memoria se impulsa que sean los centros los que desarrollen sus inquietudes, siendo Layana y el equipo del Instituto de la Memoria los facilitadores de documentación y contactos de víctimas, testigos y expertos para garantizar esa transmisión intergeneracional de los recuerdos. Les pasan, por ejemplo, el número de la huérfana Áurea Jaso, para que les cuente su experiencia. «He estado en varios institutos. Es importante que lo aprendan. Han pasado muchos años, pero el dolor no acabó. Tengo la casa llena de las fotos de los que me faltan. Todavía les hablo», se emociona Jaso.
Jaso, junto con su marido, fue una de las impulsoras de las exhumaciones tempranas. Aquel movimiento que, tras la muerte del dictador, se echó con las palas a las cunetas en busca de sus familiares. En el marco de este impulso a los centros por reactivar la memoria el profesor Pablo Ijalba, del Instituto Valle del Ebro de Tutera, dirige ahora un trabajo de investigación con sus alumnos para investigar este movimiento y recoger testimonios orales en Erribera. «Además de este proyecto, mantenemos otro para buscar los nombres de los navarros que se llevaron al campo de Gurs», subraya Ijalba.
Las Escuelas con Memoria se han dado cuenta de que tener estos lugares de horror tan cerca resulta un tesoro. Y la prueba es que educativos del Estado francés han mostrado su interés en hacer intercambios de alumnos con institutos navarros para poder enseñar hasta dónde llegó el fascismo. Así, ha habido primeras experiencias con Gurs. Y la ikastola San Fermín realizó otro viaje a Dunkerque. Los estudiantes de Iruñea vivieron más de cerca la II Guerra Mundial, mientras los responsables del Lycée Noordover estaban interesados en conocer Sartaguda. Otros centros realizaron intercambios con Bustarviejo (Madrid) para ahondar en los trabajos con esclavos del franquismo.
Layana está convencido del potencial de estas actividades y de aprovechar educativamente la tragedia de la represión en Nafarroa. «Aquí no ha habido frente y eso hace que todo sea especial. Mediante intercambios, podemos conseguir que los alumnos visiten zonas donde ha habido batallas y conozcan también esa otra parte», dice el profesor. En concreto, ya que GARA es un medio nacional, menciona que sería interesante que se conocieran el Cinturón de Hierro.
Uno de los hitos del Instituto de la Memoria en el aprovechamiento educativo de este particular legado histórico fue convertir en GR el recorrido que realizó el fugado Jovino Fernández desde la cárcel de Ezkaba hasta llegar a Urepel. El curso pasado, nueve institutos realizaron esta marcha en dos etapas junto a expertos de la vida en aquella prisión, como Fermín Ezkieta, o el nieto del fugado Andrés Zudaire, al que fusilaron por intentar huir. El segundo día, cuando llegaron a Urepel, les esperaba la hija de Jovino. «Fue terriblemente emocionante para ella. Dijo que ver a todos esos estudiantes fue una de las experiencias más intensas que ha vivido», recuerda Josemi Gastón, responsable del Instituto de la Memoria. Gastón, también profesor, sostiene que Escuelas con Memoria juega un papel trascendental para que las nuevas generaciones no olviden.
Declaraciones

«A la vuelta en el autobús, nadie discutió sobre por qué la gente tardó tanto en contar dónde estaban los cuerpos. La experiencia de escuchar a esos dos ancianos les hizo entender el miedo que ocultó todo esto y por qué no hay que olvidar»
Patxi ABASOLO

Profesor de Historia del Instituto Mendillorri
«Para la hija de Jovino fue inolvidable. Me contó que ver a los estudiantes llegar a Urepel por la ruta que siguió su padre al escaparse de Ezkaba fue uno de los momentos más intensos de su vida»
Josemi GASTÓN

Responsable del Instituto de la Memoria
«He estado en varios institutos. Es importante que lo aprendan. Parece que han pasado muchos años, pero el dolor no acabó ahí. Les cuento lo que pienso, ya no tengo miedo a nada»
Áurea JASO

Huérfana pionera de exhumaciones tempranas
«Aquí no ha habido frente, eso hace que sea especial. Creo que con intercambios podemos conseguir que alumnos visiten zonas donde se batalló»
César LAYANA, Jefe de la Sección de Memoria

martes, 9 de octubre de 2018

Iruñea frankismopean [I]: 40 urte luze, ilun eta latzen historia



Durante este curso, en la Ezkaba vamos a analizar los años que nuestra ciudad pasó bajo el franquismo, una historia de 40 largos, duros y oscuros años, donde la represión cumplía una clara función política: aterrorizar y anular a todo aquella persona desafecta al régimen dictatorial.
"Nafarroa Gurutzadan eroritako bere hilei", "Eroritakoen
monumentu" gisa ezagunagoa, Iruñean eraiki zen, 1942an.


Euskal Herria preso zegoen frankismopean. Frankismotik demokraziara gauzak aldatu egin ziren, zeldako atea ireki zen.
Eta demokrazia espainolak euskal herria libre utzi zuen, gartzelako patioan.

Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza




Iruñeak badu euskaraz idatzitako bere historiaren liburua. Aurreko ikasturteko azken Ezkaba prestatzen ari ginen bitartean, kalera atera zen Iruñeko historia: Hiriaren ibilbidea historian barna. 32 ikerlari eta adituren artikuluen bitartez, jakintza arlo eta ikuspuntu ezberdinak hartu dira abiapuntu geografiaren, politikaren, gizartearen, hizkuntzaren eta kulturaren bilakaera aztertzeko. Nik landutako atala moldatu eta presarik gabe aztertuko dugu Ezkaba aldizkariko ikasturte berri honetan: Iruñeko historia diktadura frankistaren menpe; 40 urte luze, ilun eta latz horien historia hain zuzen ere.

Bortizkeria, errepresioa, izua
Iruñearentzat zein Euskal Herriarentzat urte horiek zer izan ziren jakin ahal izateko, hastapenetik aztertu behar ditugu, hain zuzen ere une horretan agertzen baitzaigu, Josep Fontana historialari katalanaren hitzak erabiliz, «mozorrorik eta interferentziarik gabe», eta horrela jakingo dugulako frankismoaren ondorioak aurrerapauso ala atzerapausoak izan ziren 1936 bitartean emandako aldaketen aurrean.
Bortizkeria eta errepresioa izan ziren urte horietan nagusitu ziren elementuak. Baita horiek eragindako izua ere. Horren adibide latzak izan ziren 3.000 fusilatzeak gerra gauzatu ez zen herrialde honetan, baita altxamenduaren hasieran Molak adierazitako hitz bortitzak ere:
«Esta guerra tiene que terminar con el exterminio de los enemigos de España […]. Serán pasados por las armas, en trámite de juicio sumarísimo..., cuantos se opongan al triunfo del expresado Movimiento salvador de España, fueren los que fueren los medios empleados a tan perverso fin».
Oposizioaz zer ulertzen zuten ikusteko, oso adierazgarria da ulertzea nahikoa zela agintari berriek agindutako kargu bati muzin egitea fusilatua izateko.
Hurrengo zenbakietan errepresioak betetzen zuen funtzio politikoa azalarazten saiatuko naiz, etsaia izutzea eta indargabetzea izan baitzuen helburu. Nafarroa Garaian altxamenduak izan zuen babesa ahaztu gabe, hori izan zen diktaduraren iraupen luzea bermatu zuen gakoetako bat. Errepresioak gizarte-sektore dinamikoena indargabetu zuen, eta gizarte-arlo guztiek pairatu behar izan zituzten horren ondorioak: kultura-, irakaskuntza-, ekonomia- zein politika-munduak. Esparru horien guztien eragile aurrerakoienek osatu zuten zigortuen multzoa: fusilatuak, erbesteratuak, kartzelatuak, kanporatuak. Horiek guztiak urteetan isilaraziak izan ziren.

Zergatik?
Eta hori guztia, zergatik? Egoera iraultzaile berri bati aurre egiteko? Gizartearen ezinegona bideratzen ez zekien gobernu errepublikazale bati aurre egiteko? Nafar erreketeen prestaketa-prozesuan ikus dezakegu nola Espainiako I. Errepublikarekin batera hasi ziren militarki antolatzen. Antonio Lizarza Iribarren karlistak testigantza zuzena utzi zigun Memorias de la Conspiración liburuan. Matxinatuak iraultzari aurre egiteko sortuak zirela esan arren, Errepublika bera zen helburua, Errepublika eta berak ekarri zuena. Demokrazia eta parlamentarismoa deuseztatzeko borondate sendoa zuten falangistek eta tradizionalistek, eta azken hauek gehiengoa ziren gure herrialdean. Eta helburu horrekin jarri zuten indarrean desgaste kanpaina bat 1931ko urtean berean. Garai hartan diskurtso eskuindarrak zioenaren aurka, altxamendua ez zen gauzatu prest zegoen iraultzaren aurka. Militarrek beldur zioten Hauteskunde Orokorraren hurrengo egunari, masak kalera atera eta egoerak Gobernu errepublikazalea gaindituko zuelakoan. Ez zen, ordea, horrelakorik gertatu. Gudak sortutako giroan egingo dugu topo elementu iraultzaileekin, ez lehenago. Iraultza gudaren ondorio gisa ikusi behar dugu, eta ez alderantziz.
Diputazioa hasiera-hasieratik jarri zen altxamenduaren alde, 1936ko uztailaren 21ean zabaldu zuen agiriaren bidez. Nafarroa Garaiak egindako hautua saritzeko asmoz, 1937ko azaroaren 9an, diktadoreak berak San Fernando Ohorezko Gurutzea eman zion herrialdeari, 1985. urtera arte bere armarrian eraman zuena. Diktadoreak hil arte eutsi zion jarrera berari, gizartean ematen ari ziren aldaketei eta aldarrikapenei muzin eginez. Horrela, eta kalean herri mugimenduek ozenki diktaduraren amaiera aldarrikatzen zuten bitartean, 1974ko abenduan Diputazioak seme kutuna izendatu zuen Francisco Franco.

Erreforma vs. Haustura
Aurrerago ikusiko dugunez, gerraosteko urteak atzean utzita, instituzio politikoen eta gizartearen sektore zabal baten arteko aldea izugarri handituz joan zen, benetako amildegi bihurtu arte. Euskal gizarte osoan bezala, nafar gizarte-oihal aberatsa eta anitza ehundu zen frankismoaren azken hamarkadan, eta langile- eta auzo-mugimenduak, euskararen aldekoa zein errepresioaren aurkakoa, protagonista bihurtu ziren urte horietan. Politika-esparruan ere bai. Alderdi errepublikazale historikoek indar gutxi izan zuten Nafarroa Garaian, ia ez ziren, eta ezker berri batek bete zuen hutsune hori. Europan zein mundu osoan sortu ziren ideologiei so egon ziren nafarrak ere, eta ezker borrokalaria izan zen, diktadurarekiko lotura guztiak apurtzearen alde azalduz, haustura demokratikoaren alde jardun zuena. 1975. urtera arte bederen, hurrengo zenbakietan landuko dugun garaia.
1975eko gertakariek amaiera ematen diote azterketa honi, nahiz eta agian data egokiena ez izan. Hurrengo urteak funtsezkoak izan ziren, garrantzi handikoak. Horiek guztiak aztertzeko, beste ikasturte bat gehiago beharko genuke, ordea. Gainera, diktadorearen heriotzak (azaroaren 20an) zein bi hilabete lehenago berak agindutako fusilamentuek (irailaren 27), nahikoa pisua badute gure historiaren zorigaiztoko parentesi hori ixteko. Hor ikusten baitugu diktadurak une oro bere izaera bortitzari eutsi egin ziola. Erailtzen sortu zen diktadura erailtzen ere amaitu zen, diktadorearekin batera berak sortutako elementu guztiak desagertuko ez baziren ere. Hor ireki zen parentesia hurrengo baterako utzi beharko dugu.


Testua: Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 2018ko urria, 258. zka.

martes, 2 de octubre de 2018

Aventuras de la razón en tiempos de cerrazón

Esta semana estamos analizando las nuevas ideas que proporcionaron los ilustrados en el siglo XVIII. Como nos cuenta Galeano, la enciclopedia francesa, L'Enciclopédie, marcó con su sello el Siglo de las Luces. El Papa de Roma mandó quemarla y dictó la excomunión de quien tuviera algún ejemplar de obra tan blasfema. Pese a haber pasado ya dos siglos y medio, este profesor de Historia y gran parte de su alumnado no han podido dejar de asombrarse con la invitación a seguir pensando que el escritor uruguayo nos dejó por escrito en su libro Espejos: una historia casi universal*, y que hemos podido disfrutar en euskera gracias a la traducción realizada por Txalaparta en 2013. Veamos, pues, algunas de aquellas definiciones:

   Autoridad: Ningún hombre [ni mujer, digo yo] ha recibido de la naturaleza el derecho de mandar sobre otros [y otras].

   Censura: No hay nada más peligroso para la fe, que hacerla depender de una opinión humana.

   Clítoris: Centro del placer sexual de la mujer.

  Hombre: El hombre [y la mujer, sigo diciendo yo] no vale nada sin la tierra. La tierra no vale nada sin el hombre [y sin la mujer].

  Esclavitud: Comercio odioso, contra la ley natural, en el que unos hombres compran y venden a otros como si fueran animales.

   Orgasmo: ¿Existe algo que merezca tanto ser logrado?

 ¿Qué os ha parecido? Pues sí, los veintisiete volúmenes de la Enciclopedia se publicaron entre los años 1751 y 1772. Harriturik? Askotan ematen du kaskagogor aroa ez dela inoiz betiko joango, ezta?



* Siglo XXI, 2008, págs. 166-167.

martes, 25 de septiembre de 2018

Galeano, "Askeen erresuma"

Atzoko saioetan merkataritza triangeluarra landu genuen, esklabo beltzen trafikoa, Kapitalaren eta Burgesiaren goraldiaren atzean zegoen zorigaiztoko jarduera ekonomikoa. Goiz osoa eman genuen Eduardo Galeanoren Ispiluak: Mundu ia ororen historia-rekin (Txalaparta, 2013). Hona hemen Brasilen ihes eginiko esklaboen babeslekuak, quilomboak, pertsona libreak osatutako komunitateak.

Askeen erresuma

Palmaresko quilomboa, Brasilgo handiena eta erresistenteena.
Hamazazpigarren mende osoan gertatuta.   
   Onddoak bailiran sortzen dira ihes eginiko esklaboen babeslekuak. Brasilen, quilombo esaten diete. Komunitte esan nahi du hitz afrikar honek, nahiz eta arrazakeriak itzulita nagikeria, kalapita edo putetxea izan.
   Palmaresko quilombo hartan, esklabo izanikoak aske bizi dira, jabe eta azukre larderiatsu barik asek, ez baitu honek ezer hazten uzten. Denetarik laboratzen dute, eta denetarik jaten. Euren jabeen egunekoa itsasontzietatik dator. Eurena, lurretik. Afrikar erako euren burdinolek aitzurrak, pikatxoiak eta palak ematen dizkiete lurra lantzeko, eta aiztoak, aizkorak eta lantzak hura defenditzeko.

viernes, 21 de septiembre de 2018

Construcción de la identidad de género

Egun on! Hoy vamos a dejar un poco de lado los manuales de Historia, para empezar con una clase de 5 minutos que debería darse simultáneamente dentro y fuera del aula. On y va!

"La construcción de la identidad de género es de todos y todas, no es solamente de las personas trans, todos construimos nuestra identidad de género todos los días; y esto es un proceso interno, una experiencia interna e individual".




jueves, 20 de septiembre de 2018

Emakume onak, Lizarra 1620 - Hondarribi 2018



Berria-n idatzitako artikuluan dioenez, Amaia Nausia historialaria ez dute ezustekoan harrapatu aurten Hondarribin izandako gertakari tamalgarriek; bere ustez, horrek islatu duen bakarra da emakumeek mendeetan irentsi duten mezua oraindik ez dutela haien sabeletatik bota. Ezagu dezagun Lizarrako Grazian Elizalde alargunaren auzia, 1620an Auzitegiak zigortua.

Emakume onak

Emakume errepublikanoak 1936an
"Gaztea zelarik Graciana Elizalde alargun gelditu zen. Txikitatik ezagutzen zuen Dionisio, Lizarrako auzo berean hazi ziren. Gracianaren senarra hil zenean Dionisio maitasunez beteriko hitzekin gerturatu zitzaion eta handik gutxira haien artean pasioa piztu zen. Graciana haurdun gelditu zen eta Dionisiok zin egin zion laster elkarrekin etxe bat erosiko zutela. Arazo bakarra zegoen, Dionisio ezkonduta zegoen. Berehala Dionisioren emazteak Nafar Auzitegietara jo zuen bere senarra beste emakume batekin zebilela salatzeko. Auzitegiari Dionisiok aita eta etxeburu bezala zituen betebeharrak betearaztea eskatu zion eta, horri uko eginez gero, bekatuan bizi ziren maitaleek zigor gogorra jasotzea eskatu zuen. Auzokideek laster Gracianaren kontra jo zuten, haien ustetan bera zen erruduna eta Dionisio biktima; lekukoek Erresumako Fiskalari gizona Gracianarengatik sorginduta zegoela adierazi zioten. 1620. urteko uztailaren 16an Auzitegiak biak zigortu zituen; Dionisio etxe familiarrera itzultzera behartu zuen eta Graciana, errudun nagusia, «lotsa publikoa» jaso ondoren Erresumatik kanporatua izatea inposatu zuen. Udarako merkatu egun batean Graciana biluzi egin zuten, asto baten gainean eseri eta Lizarrako kale nagusietatik paseatu zuten bere bekatua zein zen oihukatuz. Kaleak lizarratarrez bete ziren, emakumeak lehen ilaran kokatu ziren, «emagaldu», «sorgin» eta «madarikatu» bezalako irainak alargunari botatzeko. Zera adierazi nahi zuten argi eta ozen: hura zela bide zuzenetik ateratako emakume bat, beraiek berriz emakume onak.



Laurehun urte ondoren asteburu honetan Hondarribiko irudiak bilakatu dira protagonistak. Hauek ikustean halabeharrez Gracianak eta historian zehar bera bezalako milaka emakumek jazarritako «lotsa publiko» horiek etorri zaizkit burura; ez baimendutako jokabide sexuala erakusteagatik baztertutako emakumeak, suan erretako sorginak edo 1936ko altxamendu militarraren ondoren gure kaleetatik erdi biluzik eta ilea moztuta bortizki jipoitutako emakume errepublikanoak. Laburbilduz, gizarte patriarkalak guretzako markatutako bidetik ateratako emakume horiengan guztiengan pentsatu dut. Asko harritu egin dira Hondarribiko kaleetan plastiko beltzen atzean eta lehenengo ilaretan emakume gazteak ikustean. Agian 2018. urteak feminismoaren mugimenduarentzat suposatu duen indarberritzeak egin du Hondarribian gertatutakoak ezustekoan harrapatzea, baina egia esanda honek islatzen duen bakarra da mendeetan irentsi dugun mezua oraindik ez dugula gure sabeletatik bota. Hori da patriarkatuak mendeetan lortu duena, kasu askotan gu izatea gure borrerorik gogorrenak. 1620. urteko udaran Lizarrako emakumeek Gracianaren kontra oihukatzean egin zuten bezala, kasu honetan Jaizkibeleko emakumeak behar bezalako emakume onak ez direla agerian utzi nahi dute batzuek.


[...] Tradizioz jasotako rola alde batera uztea erabakitzen badugu berehala oroitaraziko digute hori onartezina dela, emakume onen aurrean emakume gaiztoak garela.


miércoles, 25 de julio de 2018

Gal Gadot, de soldado judía a heroína del cómic

Esta mañana, mientras esperaba mi turno en una tienda, he estado ojeando algunas revistas de hace ya bastante tiempo hasta que me he detenido, como buen aficionado al mundo del cómic, en la página 6 de la revista Magazine, del grupo Noticias: "Gal Gadot, heroína del cómic"; o, según aparece en el índice de la publicación, "Gal Gadot, En clave feminista":

Gal Gadot como Wonder Woman
Israelí, de 32 años, madre de dos hijas, estudiaba Derecho cuando un casting la encaminó hacia el cine. Tras participar en Fast & Furious, brilló en Batman v. Superman y ahora repite como Wonder Woman en La Liga de la Justicia. Deportista y bailarina desde niña, haber sido soldado en su país la ha ayudado a la hora de encarnar a esta protagonista de cómic que empodera a las mujeres por un mundo mejor.

La página esta sin firmar, no sé a qué miembro del equipo de redacción se le habrá ocurrido juntar tanto despropósito en tan poco espacio: ¿el haber sido soldado judía en Palestina, participando activamente en la opresión sistemática de las gentes del lugar, es una acción en clave feminista? ¿El ningunear, golpear, detener, expulsar de sus casas o asesinar a mujeres palestinas, puede realmente ayudar a una soldado judía a encarnar a una mujer que lucha por un mundo mejor? No sé si el artículo ha servido para realzar la figura de la actriz; en lo que a mí respecta, tendré que explicar a mis hijas porqué se me han quitado las ganas de ver la película.

lunes, 2 de julio de 2018

Nubes verdes en tiempos grises [y II]: Agur a Eusko Bazterra y al talde de la Ikurriña


Kalean dugu ikasturte honetako azken Ezkaba, 257. zkaEn la sección de Historia de este mes hemos publicado la segunda y última entrega sobre el rochapeano Fausto Ruíz y sus correrías allá por la década de los años 60, y esa otra pequeña aventura protagonizada por Artemio De Goñi siguiendo los pasos de la fuga de Ezkaba en su 80 aniversario. Por si fuera poco, Javier Gartzia Lezaun ha querido compartir con nosotras sus recuerdos de niñez en la escuela Unzutxiki, el frontó Aldaz o el cine Amaya, entonces situado en la avenida Marcelo Celayeta. Si quieres leer la revista, no tienes más que hacer un clic más abajo. Uda on izan!

Nubes verdes en tiempos grises [y II]

Agur a Eusko Bazterra y al talde de la Ikurriña

Fausto Ruiz arrotxapearrak, Ikurriñaren taldeko kideekin batera, zorigaiztoko bidaia egin behar izan zuen: Goardia Zibilaren polizia-etxean hasi, Iruñeko zein Carabancheleko espetxeetatik pasatu, eta Jaengoan bukatu. Aurrerantzean, dena aldatuko zen.

Beti dago itxaropenezko hodei berderik, pentsatu
zuen Mikelek, eta etsipenezko zelai beltzik.

J. Alonso, Hodei Berdeak1

1968 fue un año de gran actividad para el “talde de las ikurriñas” de EGI: colocación de insignias independentistas, reparto de propaganda, pegatinas, pasos de frontera y comunicados en la imprenta clandestina. Siendo conscientes que la policía andaba tras sus pasos, decidieron que, tras colocar una gran ikurriña en el sierra de Urbasa, dejarían de realizar más acciones durante un tiempo.

Detenciones y torturas
Miembros de Eusko Bazterra en S. Miguel de Aralar
(En primer plano, Fausto)
Fotografía: Marijose Jaso
La víspera del 25 de julio, por la noche, Elías Antón, Idoate y el rochapeano Fausto Ruiz colocaron la ikurriña en Urbasa, pero fueron detenidos cuando regresaban al coche. Ante las preguntas de la policía, no se les ocurrió otra cosa que decir que estaban cazando lechuzas. Poco convincente, evidentemente, pues acto seguido fueron trasladados al cuartelillo de Olazti, donde iniciaron su viaje al infierno. A la mañana siguiente fueron trasladados a las dependencias de la Guardia Civil en la capital navarra, donde continuaron los interrogatorios y torturas, con constantes golpes, insultos y amenazas. Posteriormente fueron detenidos Juan Mari Feliú, Miguel Ángel Erdozain y Juan Antonio Barbería, aunque este último fue puesto finalmente en libertad. El Tribunal de Orden Público ordenó el ingreso de los cinco militantes en la cárcel de Pamplona.
La aparición de ETA y la atracción que ejercía a unos jóvenes abertzales deseosos de hacer, llevó a una radicalización del propio PNV, quien llegó a manifestar en una de sus publicaciones que “no renunciaremos a la violencia”. De hecho, unos meses antes, en mayo, había tenido lugar la acción más espectacular y la de mayor repercusión, también a nivel internacional: el sabotaje contra la Vuelta Ciclista. En esta ocasión, serían Asurmendi y Artajo quienes acompañarían a Elías Antón para llevarla a cabo. A las cinco menos diez de la tarde, en el kilómetro 62 de la etapa Vitoria-Pamplona, un artefacto explosivo levantó la carretera en plena bajada del Puerto de Urbasa. La etapa sería suspendida posteriormente.

Agur a Eusko Bazterra
A finales de 1968, mientras los jóvenes de EGI permanecían en la cárcel de Pamplona, el Presidente de la Real Sociedad de Amigos del País, José Estornes Lasa, dio de baja en el registro de asociaciones del Gobierno Civil a Eusko Bazterra. El PNV no dudó en cortar las alas a su juventud más activista. La conmoción entre los socios de Eusko Bazterra y los diferentes círculos abertzales navarros fue enorme. Sumándose a las protestas, los detenidos en la cárcel de Pamplona redactaron una dura carta de condena, con graves acusaciones a los directivos de los Amigos del País. No obstante, la desaparición de Eusko Bazterra era ya un hecho, tras una existencia que no había llegado a los dos años, pero que había conseguido reunir cerca de 250 socios y socias. Pese al silencio posterior en torno a esa decisión, lo cierto es que la desaparición de Eusko Bazterra supuso un gran golpe a las distintas expresiones de la cultura vasca, así como el fin de la cantera que nutría a militantes de Eusko Gaztedi de Navarra.

De Pamplona a Carabanchel
Fausto Ruiz y el resto de militantes detenidos en Urbasa estuvieron presos en Pamplona hasta el día 4 de enero de 1969, que fueron trasladados a la cárcel de Carabanchel (Madrid) para ser juzgados en el TOP. El juicio tuvo lugar el 17 de enero, donde el fiscal acusó a los cinco procesados de dos delitos: propaganda ilegal y asociación ilícita. Las penas finales variaron entre los cuatro años y ocho meses, y cinco meses de arresto; y multas de hasta 45.000 pesetas. Fausto, al no tener agravantes, fue condenado a un año y once meses de cárcel, y multa de 30.000 pesetas.
A la espera de la notificación de las sentencias, los cinco detenidos se vieron involucrados en un motín en protesta por la connivencia de la policía con las autoridades carcelarias, llevando a cabo excarcelamientos para que los presos sean sometidos a nuevos interrogatorios. Pese al castigo de 40 días de encierro en celdas de castigo por haber participado en las protestas, Fausto, Idoate y Elías Anton lo cumplieron en sus celdas, pues no había suficiente sitio en el sótano para todos los amotinados. Finalmente Fausto y Erdozain fueron enviados a la cárcel de Jaen, y Elías e Idoate a Soria.
Fausto, preparando una comida popular
Fotografía: Marijose Jaso
La caída del grupo supuso un duro golpe para la organización EGI de Navarra, quien no realizaría acciones de importancia durante la segunda mitad de 1968. Tan sólo quedaban dos militantes con experiencia, Alberto Asurmendi y Jokin Artajo, siendo más que probable que Jokin estuviese ya militando en ETA. Con la llegada de 1969, la dirección de EGI se planteó la necesidad de realizar una serie de acciones con explosivos, pero el 17 de abril de 1969 la prensa despertó con una noticia que produjo gran conmoción: el día anterior, en una carretera del valle de Ulzama, habían fallecido dos jóvenes, Asurmendi y Artajo, al estallarles el artefacto que supuestamente manipulaban en el interior de un vehículo. Como consecuencia de la respuesta policial, el grupo de EGI quedaría totalmente desarticulado, y la organización abertzale no volvería a verse implicada en ningún acto de lucha armada. La actividad de EGI en Navarra decayó hasta prácticamente su desaparición. Los pocos militantes que quedaron bajo disciplina jeltzale se limitarían a labores de propaganda. Mientras, los jóvenes que estaban pidiendo una mayor radicalización de las acciones, terminarían por entrar en ETA o participando en el rico tejido asociativo que iría tejiéndose en torno al Movimiento de Liberación Nacional Vasco.
Finalmente, el rochapeano Fausto Ruiz saldría de la cárcel de Jaén el 24 de junio de 1970, aunque la vuelta al barrio no fuese para quedarse, pues poco después sería llamado a cumplir el servicio militar en un batallón de castigo en Burgos.
Dejando ya aquellos años, me gustaría mencionar algunas de las correrías que Fausto protagonizó durante sus últimos años, como la valentía de dejar a las nuevas generaciones soñar con lo que también él soñó desde muy joven (ederra 2013ko bizardunen ekintza, ezta?), aún sabiendo que nubes verdes de esperanza y campos negros de desesperación siempre van de la mano; las txapelas conseguidas a base de enbido, eduki y hordago; o utilizar la mantala como arma culinaria a favor del euskera, en solidaridad con quienes seguían dentro, y por una y mil apuestas de los movimientos populares de esa Arrotxapea consciente de sí misma. Mila esker, Fausto, bihotzez!.

Texto: Patxi Abasolo López
Revista Ezkaba, nº 257, julio de 2018
Fotografías: Marijose Jaso


1Jon Alonso, Hodei Berdeak, Susa, 2003, 38. or.


Nubes verdes en tiempos grises [1º parte]: