Bidaiatzen hasi da Libururu Hegalariak (Arrotxapea-BookCrossing) ekimeneko lehen euskarazko liburua. Atzo zabaldu zituen hegoak Hasier Etxeberriak idatzitako Eulien Bazka libururak (Susa argitaletxea, 2003), arratsaldeko 6etan, Zokoa tabernan. Txoria txori kantak dioen bezala, ez da erraza izan 15 urtetan ondoan izan dudan laguntxo hau askatzea, baina azkenean onartu egin dut eta utzi diot hegoak luzatzen; bestela, ez zen gehiago liburu hegalaria izango; eta nik liburu hegalaria maite nuen... Zokoa tabernara hurbilduz gero, eraman ezazu, disfrutau eta, berriro ere, hegan egiten utzi.
Damian
Arruti zientzialaria (entomologoa) du protagonista eleberri honek.
Eztarrian gaitz bat duena eta hilko ote den beldur dago, horretan du
gogoa, baina gertakari harrigarri batek gehiago larrituko du
ustekabean: zortzi zatitan moztutako emakume-gorpu bat aurkitu du
Ertzaintzak… eta, itxuraz, Damianek ezaguna du: emazte ohia.
Trama
beltza da, eta intriga ederki dago eraikita. Aukera paregabea hainbat
gogoetan murgiltzeko...
"Bildumak
iraultzen antzekoak direla ere pentsatu zuen. Egin bitartean soilik
balio dutela, alegia, iraultzek eta bildumek. Gero alferrik dela
beste guztia. Galdu egiten duela funtsa bildumagileak behin bilduma
osatu denean. Galdu egiten duela funtsa iraultzaileak, iraultza egina
denean. Beste aldi bat hasten dela hori egindakoan eta hor ez dutela
zer eginik ez batak eta ez besteak". (136. or.)
"Eta
gizadiaren gaitz nagusia zein den irakurri berri duela gogoratu da.
[...] Gizaki guztien gaitz nagusia beti dela bat eta bera. Gauza
guztien sekretua: munduaren erdigunea norbera dela pentsatzea. Horixe
egiten dutela pertsona guztiek eta horrexek galdu duela bera".
(161. or.)
...
Damian Arrutiren etsipenean erori gabe, jakina!
Liburu hegalariak ekimenaren inguruko informazioa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario