martes, 5 de junio de 2018

"Serpi i Molot". Igitaia eta mailua. "Igitailua". 100 urte.


Igandean Berriak hiru orrialde eskaini zizkion Igitaiaren mendeurrenari. Bertan Amagoia Gurrutxaga Urangak azaltzen digu langile batasunari eta komunismoari lortutako irudi honen sorrera eta Euskal Herrian kultur eremuetan utzitako arrastoa.

Mende bete ikur

"Igitailua", Asisko, Berria, 2018-06-03
Apirila da, 1918koa. Errusian, Urriko Iraultza bukatu da, Vladimir Ilitx Ulianov Lenin da Errusiako Errepublika Sozialista Federatibo Sobietar jaio berriko burua, eta beharginen eta nekazarien batasunean ardaztu nahi du estatua. Ikurra behar batasun horrek, eta lehiaketa antolatu dute. Aurkeztu diren proposamenen artean, mailua darabilte askok industria beharginen adierazle gisa; nekazariena, berriz, sega, sardea, goldea, eskuarea da, artistaren arabera. Igitaia erabili du Eugeni Kamzolkinek, eta mailuarekin gurutzatu. Igitailua. Paradoxikoa da: Kamzolkin ez da komunista, familia dirudunekoa eta sakonki erlijiosoa baizik. Paradoxak paradoxa, Sobieten V. Kongresuak bere egingo du ikurra uda honetan.
100 urte betetzear da igitailua, beraz. Urte horietan zehar, munduko bazter askotara hedatu da. Ikurra, eta, besteak beste, duen esanahia. Ikurrari begira, hau dakusa Antton Olariaga diseinatzaileak: «Bi tresna. Garbi. Bakoitza bere nortasunarekin. Estetika dotore eta duinean». Igitaiaren kurba zorroztua, makotua. Mozteko eta uzta biltzeko diseinatua. «Lur azpikoa (sustraia) bere horretan utziko duena. Mugimendu malgua. Abilezia. Herio-orrazkera. Erabakigarria». Mailua. Burdinari lotua. «Sendotasuna, kolpea. Zehatz. Barruraino. Edo txikitzeko. Gogor eta indartsu. Atzera bueltarik ez». Biak ala biak, espazio baten barruan fisikoki lotuta. Heraldika klasikoan eta harmarrietan bezala. «Kapitalismoaren etsai nagusia». Diseinuaren aldetik, ongi orekatua eta deigarria. «Irakurterraza bisualki».

Hona hemen artikulu osoa:


No hay comentarios: