martes, 25 de septiembre de 2018

Galeano, "Askeen erresuma"

Atzoko saioetan merkataritza triangeluarra landu genuen, esklabo beltzen trafikoa, Kapitalaren eta Burgesiaren goraldiaren atzean zegoen zorigaiztoko jarduera ekonomikoa. Goiz osoa eman genuen Eduardo Galeanoren Ispiluak: Mundu ia ororen historia-rekin (Txalaparta, 2013). Hona hemen Brasilen ihes eginiko esklaboen babeslekuak, quilomboak, pertsona libreak osatutako komunitateak.

Askeen erresuma

Palmaresko quilomboa, Brasilgo handiena eta erresistenteena.
Hamazazpigarren mende osoan gertatuta.   
   Onddoak bailiran sortzen dira ihes eginiko esklaboen babeslekuak. Brasilen, quilombo esaten diete. Komunitte esan nahi du hitz afrikar honek, nahiz eta arrazakeriak itzulita nagikeria, kalapita edo putetxea izan.
   Palmaresko quilombo hartan, esklabo izanikoak aske bizi dira, jabe eta azukre larderiatsu barik asek, ez baitu honek ezer hazten uzten. Denetarik laboratzen dute, eta denetarik jaten. Euren jabeen egunekoa itsasontzietatik dator. Eurena, lurretik. Afrikar erako euren burdinolek aitzurrak, pikatxoiak eta palak ematen dizkiete lurra lantzeko, eta aiztoak, aizkorak eta lantzak hura defenditzeko.

No hay comentarios: