miércoles, 28 de marzo de 2012

¿Quién dice que la Historia es aburrida?

Estos últimos años se ha convertido en un lugar común el tema del fracaso de charlas y conferencias. Parece ser que, en efecto, la gente pasa de formarse o, lo que es lo mismo, de hacer el esfuerzo que conlleva aprender, sea poco o mucho. Así que... un aplauso a las chicas y chicos de la revista Ezkaba que, además de los cuatro conciertos, marcha montañera, juegos y gigantes para las más txikis... se han atrevido con cuatro conferencias en la misma semana, ¡toma ya! A las mismas han acudido una media de 36 personas, lo cuál no es gauerdiko ahuntzaren eztula (moco de pavo). "Arrotxapea en 1512", cuando nos invadieron los castellanos, fue la de mayor éxito, con Bernardo Apestegia como conferenciante y un servidor haciendo la labor de presentador. Echar un vistazo a la foto, ¡a ver quién se atreve a decir que la Historia es un rollo!

Conferencia "Arrotxapea en 1512": Bernardo Apestegia y Patxi Abasolo
Fotografía: Alberto Crespo (Ezkaba aldizkaria)
Nik honako mahainguru hau azpimarratuko nuke: "La Rotxapea de ayer y hoy. Movimientos sociales e identidad de barrio". Ostiralean 30 lagun hurbildu ginen La Carbonillara. Mikel Razkin soziologo eta Ezkabako zuzendariak sarrera egin zigun identitatearen eragileak aztertuz. Jarraian nik neuk XX. mendeko 60. hamarkadako langile mugimendu berriaren sorrera azaldu nuen, une historiko horrek erabat baldintzatu baitzuen gure auzoa. Honako elementu hauek jorratu genituen, gaurko egoera ulertu ahal izateko: 1970 eta 1980 bitartean eman zen krisi ekonomiko larria, horren ondorioz langile mugimenduak berak pairatutako egiturazko krisia, 1989ko Berlingo Harresiaren eta Fukuyamaren “Historiaren Amaiera”, globalizazioak eta globalizazioaren aurkakoak…
Izan ere, eragile horiek guztiek moldatu egin gaituzte, horiek guztiak aintzat hartu gabe ezingo genuke 2012ko Arrotxapea eta bere jendea ulertu. Helburu horrekin antolatu genuen mahainguru hau: duela hogei urteko auzoa eta, zehazki, auzoko herri mugimenduak gogorarazi, aztertu, eta gaurko auzoarekin zein herri mugimenduarekin alderatu.
Hori zela eta, 1992ko Arrotxapearen argazkia aurkeztu nuen: Hirigintza Planak, Lore Etxeako okupak, Gavilán eta Huajaloteak, Juslarrotxako Ludoteka, Rotxa Intsumisioa taldearen eta Gazte Asanbladaren sorrera, drogak, uholdeak, festak, Alaiz taldea, langile menderakaitzak, Mikel Iribarren, German Rubenanch eta Ulises Deña, apaiz katoliko herrikoiak… Entzuleek hitza hartu eta solasaldi ederra gauzatu zen. Duela 20 urte Jesús Lezaunek esan zuenez, “La Rotxapea es, desde siempre y al parecer para siempre, un barrio inacabado […], pero en ese barrio también bulle la vida más abundante y más jugosa que en parte alguna. ¡Barrios proletarios del mundo, uníos!”.

No hay comentarios: