sábado, 12 de mayo de 2012

Mendebaldeko Sahara: Aaiun

   Ostegunean, maiatzaren 10ean, oso artikulu interesgarria argitaratu zuen Berria egunkariak, Aitor Bengoak Marokok legez kanpo okupatutako Aaiun-en idatzia: "Mendebaldeko Sahara: Itxaropenean iltzatuta". Bertako lau ekintzaileren esperientziak azaltzen dira: Ndur Hussein, Hmad Hammad, Mohamed Mejara, Khadda el-Baxir, Mamun Hadda eta Brahim Numri. Horiek guztiak duten jazarpenaren bozgorailuak, NBEn isiltasunaren salatzaileak. Hona hemen eskolaz dioena.

Eskola
   "Eskola ikustera eramango zaituztet", dio Ndurrek. Bera bezala, saharar gazte gehienak lanik gabe daude. "Marokoar agintariek enplegu bat aurkitzeko trabak jartzen dizkizute sahararra bazara". Horregatik, bere "lana", berak izendatzen duen bezala, saharar herria aspaldian ahaztuta utzi zuen munduari bere erantzukizuna gogoraraztean eta giza eskubideen urraketak salatzean datza.
   Eskolara ailegatzerakoan dozenaka polizia eta militar ikus daitezke sarreran, borrak eskuetan, kaskoak buruan, armak prest. Gau eta egun inguratzen dute lehen hezkuntzako zentro hori. Eskolaren ate ondoan Espainiak Marokori saldutako URO Vamtac auto armatuetako bat ikus daiteke.
   "Polizia bikote bat ikasgela barruan egoten da, klaseetan haurrek saharar nazioari buruzko aipemenik egin ez dezaten. Edozer esaten badute, berehala eraso eta batzuetan atxilotu ere egiten dituzte haurrak. Hiritik urrun eramaten dituzte, eta botata uzten dituzte hainbat kilometrotara. Neskatilak ere bortxatu izan dituzte". Hmad Hammad ekintzaile saharar ezagunak kontatu du hori. [...]
   Bi metroko altuerarekin, Hammadek dorre zuri handi bat ematen du kolore argiko darrah sahararra janzten duenean. "Gure haurrei txikitatik sahararrak direla esaten diegu. Gure hitzkuntzan (hassania) mintzatzen gatzaizkie, ahaztu ez dezaten, eta gure herriaren historia kontatzen diegu, basamortutik gatozen herri bat garela", azaldu eta Marokok saharar kultura "ezabatu" nahi duela nabarmendu du.





1 comentario:

Anónimo dijo...

Bada garaia Nazio Batuek Mendebaldeko Saharan giza eskubien kontrola bere gain hartzea