lunes, 3 de septiembre de 2012

Arrotxapeako Egunkaria / Diario de la Rotxa (28)


Soro, Massius y Pressus, Ed. Pol-len, 2012.
Hilabete osoa eman dugu auzotik kanpo. Eta bost aste gure Arrotxapeako Egunkaria zabaldu gabe, uztailaren 15etik, Sanferminak agurtu genituenetik, hain zuzen. Aste hauetan, une politak izan arren, zailak eta gatazkatsuak ere izan ditugu: Sahara-ren aurka Espainiak hartutako neurriak; espetxe politikak adierazitako neurririk gabeko krudelkeria; krisi giro larrian Iruñeko udalak Espainiako Itzulian xahututako 1,2 milioi euro, hiriari “Espainia” marka ezartzeko asmoz; udalak berak Aranzadiko baratzetan eragindako triskantzak… Horietan guztietan Arrotxapeako jendea ere presente izan da, argi utzita, udaroa ere, garai egokia dela maite dugun hori babesteko. Aisialdia eta festa izan ditugu txanponaren beste aldea: igerilekua, ibai ertzean, herrietako jaiak, Ipar Gorriko abuztu kulturala (Kokegoxo taldeko kontzertua, mus txapelketa, monologoak…)... Abuztua joan baino lehen, 27an, Ekaitzak gogorarazi zigun beroaldia ez zela betiko izango, eta horrela sartu gara irailean, fresko-fresko, eta irailarekin batera ikasturte berrian, bete-betean. Ea Massius gai den Kapeladunari aurre egiteko edo, bederen, aurre egiten saiatzeko. Hala bedi!



* Aurreko sarrera:



No hay comentarios: