jueves, 18 de enero de 2018

Deih-ren "Are you ready?", Widewalls 2017ko mural politena

"Muralik ederrena Ulysse-Darracq karrikan dago, Baionan, bai behintzat 2017koa. Halaxe erabaki dute Instagrameko ia 700 artezalek. Londresko Widewalls arteari buruz informatzen duen Interneteko atariak antolatzen eta kudeatzen du muralik politenen zerrenda, kalean egindako 55 artelanen zerrenda argitaratuz.
Deih artistaren lana, Baiona
Argazkia: DEIH

Iazko muralik politenaren egilea Deih artista da, kataluniarra, eta bere lanari Are you ready? (Prest al zaude?) izena jarri dio. «Guk jaka bat eta kasko bat daraman emakume bat ikusten dugu, guztia kablez eta gailuz inguratuta. Entxufatzeko puntuan dago, baina zer gertatuko da egiten badu? Muralak mendebaldeko gizartea du erdigunean, kosta ahala kosta teknologiaren menpe gaudela adierazten digu eta teknologiak berak gidatzen gaituela», azaldu du Angie Kordic Widewallsatariko erredaktoreburuak. Iazko urrian egin zuen artista kataluniarrak murala, Baionako Spacejunk zentroak antolatutako Points de Vue (Ikuspuntuak) jaialdiaren barruan. Zentroko zuzendari Alban Morlotek ere galdera batekin deskribatu du murala: «Zer gertatuko litzateke bi kableak konektatuko balitu? Erantzuna zabala da, eta, obra honen bidez, jendeari libre utzi behar zaio horren erantzuna pentsatzen eta erabakitzen zein izango den istorioaren etorkizuna» (Eihartze Aramendia, Berria, 2018-01-10)


No hay comentarios: