lunes, 14 de enero de 2019

Iruñea frankismopean [IV]: Errepresioa, 1936-1939


Asesinatos, prisión, palizas, multas, quema de libros, robo de bienes, cortes de pelo, aceite de ricino, humillaciones públicas, vejaciones sexuales, trabajos forzosos, depuración en las administraciones públicas... hicieron que el miedo y el terror se extendiesen hasta el último rincón de nuestra ciudad.

Este espectáculo, capaz de llenar de espanto
Udaberririk ankerrena, Elkar, 2011
a los salvajes, era esperado gozosamente por
las señoras y señoritas de la aristocracia de
Pamplona. Ya de víspera, la noticia corría de
boca en boca; Mañana se mata en la
Ciudadela, a las seis de la mañana ¿Vienes?
Asistían a esos fusilamientos como si fueran
a una corrida de toros.

Iñaki Azpiazu

Iruñean 306 eraildako jaso ditu Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsak, gehiago izan zitekeela jabeturik; horietatik 303 judizioz kanpoko erailketak izan ziren. Kopuruaren aldetik, zonalde xumeenek pairatu zuten errepresio handiena: Merced kaleak, Arrotxapea auzoak, Jarauta, Telleria, Caldereria eta Carmen kaleek. NMHDFren datu basean ikus daitekeenez, 1.014 lagun preso izan ziren (147 emakume), 159k errepresio ekonomiko eta laborala pairatu zuten, 15 lagunek torturak eta eraso fisikoak, 10 pertsonak (9 emakumek) genero erasoak eta beste 144k lekualdaketak. Aipatzekoa da Iruñetik kanpo izandako sarraskia, Valcalderan, non 1936ko abuztuaren 23an 52 preso kartzelatik atera eta Zaragozarako bidean fusilatu zituzten, Iruñean Sagrarioko Andra Mari Errealaren aldeko prozesioa burutzen zen bitartean. Iruñeko apezpikua zen Marcelino Olaecheak Diario de Navarra egunkarian gerra Gurutzadatzat aldarrikatzen zuen egun berean:
«No es una guerra la que se está librando; es una cruzada, y la Iglesia, mientras pide a Dios la paz y el ahorro de la sangre de sus hijos –de los que la aman y luchan por defenderla, y de los que la ultrajan y quieren su ruina-, no puede menos de poner cuanto tiene en favor de los cruzados».
Arestian irakurri bezala, handia da Nafarroan 1936tik 1939ra bitarteko epean preso izandako pertsonen kopurua. Eta, jakina, horiei Ezkabako gotorlekuko presoak gehitu behar zaizkie. NMHDFren datu baseko datuen arabera, 14.502 lagun izan ziren Iruñeko Herrialdeko Espetxean gatibutasun egoeran eta Ezkabako Gotorlekuko Presondegian preso. Bestalde, dokumentu gutxi dira bat-bateko atxilotze zentroetan, merindadeetako kartzeletan, polizia etxeetan eta antzekoetan gatibu izandako pertsonei buruz; hala ere, badakigu gutxienez 1.436 lagun izan zirela egoera horretan.
Jipoiak, isunak, liburuak erretzea, erbesteratuak, ondasunen lapurretak, ile mozketak, errizino-olioa, derrigorrezko lanak, eraso sexistak zirela eta, izua zabaldu zen edonon. Hona hemen Pedro Zapateroren eta Muguiro ahizpen testigantzak:
«Un día llegué a casa y estaba mi mujer llorando. Habían detenido en Jarauta a mi madre y se la habían llevau al centro de Falange, en Pozoblanco. Los requetés y dos falanges. A la pobre le dieron un pinta de aceite de ricino. Estaba el «Toíto», pequeño, con gafas, falangista, que cogía a la gente y les decía: «Venga que lo tienes que beber toíto»(todito). El «Toíto» se le quedó para siempre. Le dieron la pinta, la sentaron en una silla, empezó la mujer a hacer de vientre y a mearse: perdió el conocimiento, cogieron las tijeras, le cortaron todo el pelo, le dejaron en el cogote un mechón pequeño con una cintica roja y venga a bailar con una corneta y un tambor alrededor de ella, en el salón del orfeón. Mi madre, con un hijo muerto, otro desaparecido, yo continuamente detenido y apaleado, empezó a echar una chepa enorme y ya no levantó cabeza. Igual que mi mujer, que vivía espantada. Murieron de los disgustos. Yo creía que me iba a volver loco. Decidí marcharme al extrajero» (P. Zapatero).
Llegó una caminoneta de requetés a las dos y media de la mañana. Uno de ellos, que era acomodador del Gayarre, lo conozco. Llevaban todos su buen santocristo y las pistolas colgando. Yo tenía 18 años. En el descansillo de la escalera todos a mi alrededor, me cortaron el pelo mientras me decían disparates. Registraron y tiraron todo y a mi hermanica Pepita de 13 años la estuvieron apuntando y amenazando y le entró el terror que se llenó de granos y la pobre se hinchó toda. Me dejaron un mechón delante y se fueron a la casilla donde cogieron a mi hermano. Yo, en medio de la desgracia, tuve suerte, porque a otras las metían en el túnel del Plazaola, donde el río, a media noche y allí les hacían otras cosas...” (Muguiro ahizpak).
Ricardo Urrizola izan da Iruñeko Artxibo Militarra arakatu duen lehenengo historialaria (ikusi Ezkaba, 253. zka). Bere ikerketa-lanak oso ongi erakusten digu Nafarroa Garaiko auzitegi militarren ohiko jarduna eta armadak gizartearengan zuen erabateko kontrola. Francoren edo Mugimenduaren aurka hitz egitea nahiko zen atxilotua izateko, zer esanik ez Iruñeko Gaztelu Plazan «Gora Euskadi askatuta!» oihukatu, edo preso politiko baten aldeko diru bilketa eginez gero.
Izen-abizenak zituzten errepresio bortitz hura pairatu behar izan zituztenek; borreroek ere bai, jakina. Fernando Mikelarenak Sin piedad liburuan so egin die 1936ko altxamendu militarraren ondotik batere errukirik izan ez zutenei, garbiketa politiko hura gauzatu zutenei: Aguila eskuadroia, Jose Moreno (La Perla Hotelaren jabea), Taberna okina, Lucio Arrieta, Silvio Isturitz Galarreta, Gregorio Apesteguia Arrotxapeko esne-saltzailea… (ikusi Ezkaba, 238. zka.). Luzea da Mikelarrenak osatutako erantzule, laguntzaile eta gauzatzaileen zerrenda, nahiz eta, seguraski, motz gelditu da.
Errepresioa, hala ere, esparru guztietara zabaldu zen, moral eta instituzioetara ere bai. Izan ere, Iruñeko Udala zein Diputazioan kaleratzeak eman ziren, eta hainbat udaletako alkate, zinegotzi eta funtzionario fusilatu zituzten. Depurazioa hasiera-hasieratik abiatu zen. 59 funtzionario kargugabetu zituzten, eta beste berrogeita hamabost udal langile zigortu. Nafarroako Foru Diputazioan ere, berrehun langile depuratu, kargugabetu eta zigortu zituzten, eta zifra horretatik lau bosten hiriburuan bizi ziren. Hezkuntza esparruan bereziki zorrotzak izan ziren zigorrak, herrialdeko irakasle guztiak ikertu egin baitzituzten, haien moralitatea, sinesmen erlijiosoak eta joera politikoak. Osotara, 229 maisu-maistra zigortu zituzten, hau da, % 22.
1939ko apirilaren 1ean azken gerra-partea zabaldu zen. Molaren hitzek ongi iragarri zuten urte horien eta hurrengo hamarkaden giro bortitza. Azken batean, bortizkeria eta errepresioa izango ziren une oro diktaduraren ardatzak:
«No hay aquí otro camino que llevar las cosas hasta el final, hasta el aplastamiento del adversario [...] ¿Parlamentar? Jamás. Esta guerra tiene que terminar con el exterminio de los enemigos de España [...] En este trance de la guerra yo ya he decidido la guerra sin cuartel [...] A los militares que han hecho armas contra nosotros, contra el ejercito, fusilarlos. Yo veo a mi padre en las filas contrarias y lo fusilo [...] El arte de la guerra yo lo definiría así: Es el medio de juntar veinte hombres contra uno y, a ser posible, matarlo por la espalda».

Testua: Patxi Abasolo López

Udaberririk ankerrena, Elkar, 2011

* Iruñea frankismopean [III]: "1936ko uztailean erreketeak prest"

No hay comentarios: