lunes, 15 de abril de 2019

Iruñea frankismopean [VII]: Familia tradizionalistak


Los cambios estructurales producidos en la Navarra de los años 60 tuvieron también reflejo en la evolución de un sector importante del Carlismo. Ese nuevo movimiento no tendría ya nada que ver con el Carlismo que se levantó contra la II. República española.

Gerra piztu zenetik, Joaquin Baleztena buru zuen Herrialde-batzorde karlista bigarren planora igaro eta Batzorde Zentral Karlista edo Gerra Batzordeak (Iruñeko Circulo Tradicionalistan kokatua) hartu zuen protagonismoa. Batzorde hori uztailaren 19-20an sortu zuen, Diputazioan, Orden Publikorako arduradun Alfonso Beorlegui koronelak. Jose Martinez Berasain zen Batzordeko burua, Joaquin Baleztena ohorezko lehendakaria, eta Victor Eusa Razquin Iruñeko ordezkaria.
Jurramendi, 60. hamarkadan
Francok FET de las JONS sortu eta Karlismoa mugimendu politiko gisa debekaturik utzi zuenean, ospakizun tradizionalak antolatzeari ekin zioten, horien artean garrantzitsuena Jurramendiko Gurutzebidea. 1942. urtean sortutako Hermandad de Caballeros voluntarios de la Cruz arduratu zen urtero maiatzaren lehenengo igandean hildako karlistei zuzendutako omenaldiaz. Aurrerago ikusiko dugunez, Jurramendikoa gero eta kutsu politiko handiagoa hartuz joan zen, batez ere 1956tik aurrera.
1942. urteko abuztuaren 15ean, karlisten eta falangisten arteko enfrentamenduak ondorio latzak izan zituen. Begoñako Santutegian falangistek esku bonbak bota zizkioten elizatik ateratzen ari zen jendeari. 50 bat lagun zauritu zituzten, batzuk oso larri. Hala eta guztiz ere, azaroan izandako FET y de las JONSeko III. Biltzar Nazionalean falangistak nagusitu egin ziren. Francok ere argi eta garbi mintzo zen karlistei buruz Ismael Herraiz kazetariarekin izandako elkarrizketa batean, 1955eko urtarrilaren 28an:
«En cuanto a esos tradicionalistas a que la prensa internacional alude y que nos presentan como seguidores de un príncipe extranjero, no pasa de ser una especulación de un diminuto grupo de integristas, apartados desde la primera hora del Movimiento, sin eco en la Nación».

Javier Borboi Parma
1957ko urtarrilaren 17an Madrilen egindako Tradizioaren Batzorde Nazionalean, Javier Borboi Parmak titulartasun dinastikoa onartu zuen. Ondorioz, Espainiako Gobernuak Estatutik kanporatu zuen. Urte berean, Karlos Hugo Jurramendira hurbildu zen eta publikoki bere konpromiso politikoa adierazi zuen.
Talde legitimista txikiak aldentzen hasi ziren, adibidez 1958an Sivattek Montserraten sortutako Lizarrako Erregeordetza. Aldi berean, Javier Borboiaren jarraitzaileen artean bi talde hasi ziren nabarmentzen. Batak, ideia tradizionalistei jarraiki, diktadorearekin harreman onak mantentzen zituen. Besteak, diktadura gaitzetsi eta Karlos Hugoren ideia progresistekin bat egin zuen. Karlos Hugok horrela hitz egin zuen Jurramendin 1958an:
«Hoy he venido a hablaros del presente. La tradición no es repetición del pasado. Es el pasado que sobrevive para hacerse futuro. Pero el futuro depende de la decisión del presente. Tradición y libertad, continuidad y creación, son los dos polares del porvenir... No podemos olvidar las injusticias presentes en el seno de la sociedad: hoy la riqueza es la llave de la cultura y de la promoción social. Debemos al contrario hacernos responsables del porvenir... [la monarquía] no nos interesa por si misma sino sólo como solución al problema de la España de hoy».
1959an debekatu egin zioten Jurramendira joatea. Joan zen, ordea, eta Espainiar estatutik kanporatu zuten. 1976ra arte ez zen berriro ekitaldira agertu, baina urtero irakurtzen ziren berak bidalitako mezuak.
60ko hamarkadan Nafarroako gizartean emandako aldaketa egiturazkoek eta horiekin batera sortzen ari ziren ideologia ezkertiar berriek, eragina izan zuten mugimendu karlistan ere. 1964an Langile Mugimendu Tradizionalista (MOT) sortu zen, ondoren Langile Mugimendu Sozialista (MOS), CCOOrekin harreman zuzenak izan zituena. Ekintza Karlisten Taldeak (GAC) ere sortu ziren, bide armatua hartzeko prest.
Talde kontserbadoreak 1937an Jaime del Burgok idatzitako Ideario Tradicionalista berrargitaratu zuen 1964an, eta, bitartean, Karlos Hugoren eraginpean Esquema doctrinal eta Carlismo 68 lanak argitaratu ziren. 1966ko maiatzean, New York Herald Tribune egunkarian, monarkia demokratiko eta sozialista aldarrikatu zuen Karlos Hugok.

Karlos Hugo Borboi
Jurramendiko gertakariak, 1976
Argazkia: César Lucas, El País
1968an Javier Borboikoak Jose Maria Valiente kargutik kendu (1971ko otsailaren 14an talde txiki berri bat sortu zuen), eta Karlos Hugo izendatu zuen alderdiaren zuzendaritzako buru. Aurreratzean, aldaketak izango ziren antolakuntzan, harik eta 1978ko IV. Biltzarrean egitura deszentralizatua eta federala onartu zen arte.
1969ko uztailaren 22an, Espainiako Gorteek erregegai izendatu zuten Juan Carlos Borboia. Escudero Rueda, Auxilio Goñi eta Jose Angel Zubiaur prokuradore karlistek aurkako botoa eman zuten. Jurramendiko 1971ko ekitaldian, karlistek zazpi eskaera zehatz luzatu zioten Espainiako gobernuari:
«Derogación del decreto que suspendió el art. 18 del Fuero de los Españoles; retirar de las Cortes el proyecto de reforma de la ley de Orden Público; concesión de una amnistía general; reconocimiento de todos los partidos políticos; establecimiento de una efectiva libertad de prensa; anulación de la designación de D. Juan Carlos de Borbón como sucesor de Franco en la Jefatura del Estado, reconociendo a los españoles la facultad de elegir libremente la forma de gobieno que prefieran, y finalmente, el pleno derecho de autodeterminación de los pueblos de España para que puedan constituir libremente la federación de repúblicas sociales que aseguren su unidad».
Diktaduraren azken urteetan elementu horien gainean finkatu zen karlismo horren ideologia: kontzientzia eta kultu askatasuna, Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa, Espainia Errepublika demokratikoen batasuna, autodeterminazio eskubidea eta demokrazia soziala, besteak beste. Hemen kokatu behar dugu botereak abian ezarritako jazarpen eta kriminalizazio-prozesua, eta horren baitan 1976an Jurramendiko ekitaldian izandako erasoaldia. Eskuindar ezagunen parte hartzearen ondorioz bi karlista hil zituzten. Botereak kontrolatzen ez zuen mugimendu karlista hori oztopatzea eta ahultzea izan zen helburu nagusia.
1977ko apirilaren 27an, Euskadiko Alderdi Karlistako 140 karlista Foru Diputazioan sartu ziren haien alderdia ez zutelako legalizatu eta protesta egitearren. Haien artean, Mariano Zufia karlisten burua eta Jesus Maria foru kontseilaria. Balkoietan Nafarroako bandera, ikurrina, bandera karlista eta pankarta batzuk jarri zituzten. Beren kasa atera ziren 21:30ean. Mugimendu karlista horrek, beraz, ez zuen jada zer ikusirik Errepublikaren aurka altxatu zenarekin.

Testua: Patxi Abasolo López



* Iruñea frankismopean [VI]: "Iruñeko udala"

No hay comentarios: